Etl-akoatl-chili (AKA bababaltza sakramentuekin eta gindillekin)
Izan be, gure etxian nik ez dot ezagutu sekulan nahaste hori. Biharra dala eta kanpuan jaten hasi nintzanian, edo ospakizunen baten, orduantxe ikusi neban nik estraiñekotz konbinaziñuori, eta oso xelebria begittandu jatan. Gero ikusi dot oso zabalduta dagola –batzuek, eguneko menuan bababaltza etara, eta gindilla barik badator, ugezabari eskatzeraiñok-. Halako baten, Alex Egia-Lis lagun euskal mexikarrari galdetzia pentsau jata: han ezagutzen ete dabe ohittura hori? Hau izan da bere erantzuna:
“acá en México a los frijoles que sean se les agrega chile, del que sea, aunque se entenderá que con la modenidad los más a mano son los que se denominan "chiles en vinagre" que pueden ser enteros o en rodajas aunque los más preferidos son "los de amor" o sea, los de a mordida, los frescos pues. Ahora bien, acá en la península de Yucatán no se puede comer un buen plato de Frijol con Puerco (con Sacramentos según Argiñano) sin sus chiles habaneros macerados en limón”
Hara ba! Bababaltzen eta gindillen jatorriko lurraldian bertan, Mexicon, ezagutzen dan nahastia da orduan. Eta nere ondorixo harrigarrixa, beraz, horixe da: eguneko menuan gindillak eskatzen dittuezen kamioneruak dirala jatorrixari fidelenak, eta geu garala arraruak, gindillarik EZ jatiangaittik. Oiñ nere kuriosidadia da: Eibarko familixetan zeintzuk dira nagusi, gindilladunak ala gindillarik bakuak? Gu moduko arraro asko ete dago?
Nahuatl itzulpen txapuzerua via aulex.org
EGUNERAKETA 2019-II-7: artikulo hau ziberespaziuan erabilli eta gero, ekarpen interesgarri bi jaso dittudaz:
- Eibartarrak zerrendan, jakin dot Eibarko etxe gehixenetan “baba baltza” ez dala nik pentsatzen nebana (Phaseolus vulgaris), ez bada eze Vicia faba-ri emoten jakon izena (nik “baba” modura ezagutzen nebana). Halan be, interneten billaketa bat eginda, ikusi dot ez naizela halan esaten doten bakarra. Igual aldia basarrittar/kaletarren artian dago?
- Sare sozialetan (Facebook) inkesta bat egin dot. “Zuen etxean, indabak "sakramentuekin" eta... gindillarekin, ala gindulla barik?” galderiari 42 lagunek erantzun detse, 48% gindilliakin, eta 52% barik. Oiñ kohorte ikerketa bat biharko litzake, oin dala 50 urteko datuekin konparauta, gindilliana antxiñatik datorren eta atzeraka egitten dabillen ohitturia dan, edo aldrebes. ;-)