Blogak
Tintinen urteurrenaz, Euskadi Irratiko Faktoria Magazinean
2019/01/25Adur Larrea eta biok aritu ginen Manu Etxezorturekin solasean komiki-pertsonaia ezagun honen inguruan
Ortizen liburuari buruzko xehetasun batzuk
2019/01/232018an landutako liburuari buruzko kontu batzuk, Javierren urtebetetze-egunaren atarian.
Euskal Herria berriro indarrean
2019/01/19Aspaldiko partez kultura eremuak berri pozgarria eman digu. Kultura Ondarearen Legeak euskal kultura bere osotasunean hartuko du; hots, Euskal Herria.
Komikien itzulpenari buruzko artikulua Senez aldizkarian
2019/01/18Maialen Garagarzak idatzi du, Bego Montoriok emandako komikien itzulpenaren inguruko tailerraren kronika eginez
Lubanak eta mugarriak
2019/01/18Aspaldian auzoko batek astoratuta nauka. Ez da baserrian bizi, hutsik dago bere etxea eta baso-zelaiak neronek erabiltzearen trukean bere jabegoko lurrak markatzen laguntzen diot. Dozenaka porlanezko mojoi erosi zituen horretarako eta takean-potean deitzen dit jarri beharraren matrakarekin. Ez da erreza asebetetzen. Den-denak jartzea nahi ditu puntu estrategikoetan eta ganoraz. Bere lurrak ondo markatuta gauzak garbi utzi nahi die bere ondorengoei. Izan ere, gazteek ez dute baserriaren ezagutzarik, ez dakite non hasi eta amaitzen diren eurenak izango diren lur-ondasunak. Gainera, batek daki non diren mugarriak.
Hutsaren hurrengoa
2019/01/15Seguru asko, presoen egoera arintzeko erritmoak ez dira zenbaitek nahi eta eskatu bezain bizkorrak baina, ETAren inguruko gizarte-sektore horren gogoa, txarto egindakoa aitortzeko gogoa, hutsaren hurrengoa besterik ez da.
