Argazki dinamiko bat
Urtiak pasau ahala, ikuspegixa irabazten da baiña detalliak galdu. Zentzu horretan oso interesgarrixa egin jata liburu hau (nere harridurarako: normalian progre zaharren batallitak ez deste jakinmin haundirik pizten...). Lehen pertsonan bizi izandakuan bizittasuna gordetzen dau, eta euskal kulturian une klabe batzuen argazki transbersalak erakusten dittu (52-56 belaunaldi aldsketia / 56-68 belaunaldi barrixan plazaraketia / 68-75 loraldixa / 75-81 egoeria). Kuadro panoramikua oso ona da.
1982xan idatzitta dago, ni EGBko 4garrena egitten niharduala, Agurtzanekin. Hurrengo urtian Gentzane ahiztiakin. Bixak eibartarrak, euskaldunak eta amama Inesen piano ikasle izandakuak. Zorrotzak baiña goxuak, euren errekuerdo ona dakat. Artian klasiak erderaz emoten ziran baiña. Izan be -horri buruz be ba dihardu- artian telebista, irrati eta eskola publikuak oso osorik erderaz ziran (baitta EAEn be), salbu eta... Iruñeako Radio Requete, ordu batzuk euskeraz emititzen zittuana!! Harrittu nau hori jakitziak.
Total: liburu hau eskutik pasau eta bookcrossatzeko asmua banekan be, azkenian etxerako hartuko dotela! Ai ama, martxa honetan oin dala gitxiko purgan egindako lekua laster betekot atzera...!