Ikerlarixendako urria
Dokumentu bilduma ederra egin dau "Pistolas"ek: bere esanetan, handik eta hamendik dagozen dokumentuak bildu eta (bere akats eta guzti, eta asko komentau barik) leku bakarrian bilduta ipiñi nahi izan dittu, ikerketak errezteko. Eskertzekua benetan. Bistan danez, dokumentu "bruto" guzti honetxen onduan komentarixo txiki batzuk be badoiaz -bere estilo karakteristiko eta hain didaktikuan- baiña "Kurik" aldizkarixan ohikua dan kazetaritza-lanketa barik. Andaluzak esaten daben modura, "é lo que é", eta bere horretan balixo haundikua.
Arrazoi horrengaittik -normala- irakorketia astuna da une batzutan, baiña esandakua: ikerlarixen materixala da; eta interesa dakan pertsoniak, horixe irakorriko dabela.
Dokumentuak klase askotakuak dira. Danen artian igual deigarrixenak grafikuak diraz: hainbeste artistak egindako grabauak eta pintturak bildu dittu, oso kalidade onakin, eta mapak eta krokisak alderatzia gozamen hutsa da. Igual hori izan da neretako onena, antxiñako Lekeittio hobeto irudikatzen lagundu destana.
Bestela, ezin konta ahalako detalle interesgarri asko topau dittudaz, adibidez liburuari hasieria emoten detsan Maria Diaz de Haro txit gorenaren hiri-gutun famatua, nun bestiak bete gizonei bizarretik eta potruetatik alkarri tiratzia galazoten detsen (Eibarren be halako araua zeguan!).