Blogak
Instantanea
2020/09/03“Instantanea” argazkilaritzaren alorreko kontzeptu ezaguna da, edo zen, adintsu samarrak garenontzat behintzat. Hau da, esposizio-denbora nahita luzarazi ezean, denak dira, gaur egun, unean uneko momentuan ateratako argazki azkarrak. Alegia, “instantaneak” dira orain argazkirik arruntenak, eta geldoak, berriz, ezohikoak.
Fem de brut!
2020/09/02DAUDET, Alphonse, 1890. Puerto Tarascón. Ultimas aventuras del ilustre Tartarín. Aguilar, Madrid 1961.
Hiru ñabardura baino ez
2020/08/31Eibarren esaten den bezala, ‘barriketabako’ lana da Pedro Berriochoa Azcárate historialariak, Toribio Etxebarria zenaz, burututako biografia. “Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)“ da sekula eibartarraz egindako libururik osatuena. Iturri onak, datu-pila ikaragarria eta, oro har, kontakizun irakurterraza, eleberri arina ez bada ere.
Pasaporteak eta ilusio faltsuak
2020/08/30Stefan Zweig idazlearen «Atzoko mundua» liburutik bi pasadizo.
Korta erdi-erditik pasatu eta… ikusi ez!
2020/08/28Jakina, kortak edo saroiak ganadua biltzeko egokitzen ziren larre biribilak zirena. Pentsatzen ez jartzeagatik, ostera, beti uste izan dut garai bateko abelzaintzari zegokion kontu zaharra zela, etnografia-ikerketetan agertzen diren gai ahitu horietakoa. Nekez izan zitekeela horrelakorik aurkitzea egungo industria-gizartean eta, are gutxiago, Eibar inguruan. Hala ere…
