Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

2021/08/29

Nor ez da noizbait Igeldon egon? Nork ez ditu Donostiatik gorako bi bideak (Antiguotik nahiz funikularraren azpitik) ezagutzen? Donostiako Klasikak erakutsi digu, berriz, badela Murgiletik igotzerik ere. Baina ez dira hor aukerak amaitzen. Beste hiru bide ere izan badira, gutxienik, beti leku beretik igo nahi ez duenarentzat. Ez dira, behar bada, gozoenak baina bai, agian, politenetakoak. Aginagatik gora, esaterako.

Donostian sartu beharrik gabeko Donostia - Gehiago irakurri

Baloia jokoan, Gipuzkoa Plazan

2021/08/26

Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arrazoia eman dio Eibar futbol-taldeari eta, jakinarazi, Gipuzkoako Foru Diputazioak hobe lukeela lurraldeko futbol-taldeentzat urtero jartzen dituen diru-laguntzak deialdi publikoaz zabaltzea eta ez Real Sociedad-en bitartez. Alegia, indarrean daukan ordain-sistema eta barne-merkatua “bateraezinak” direla.

Baloia jokoan, Gipuzkoa Plazan - Gehiago irakurri

Lhers, paradisu berdea

2021/08/23

Frantziar Pirinioetako Parke Natural arautua, Lhers goi-lautadako Aumet aparkalekuan hasten da. Handik gora ez dago autoz jarraitzerik, ezta bizikletaz ere. Ez gurpilik, ez kanpinik, ez surik, ez txakurrik, ez ezer. Txirrindua lotu, bazterrean utzi eta oinez gora. Pare bat ordu lasai, ahazten ez diren horietakoak, mundua bertan behera geratu izan balitz bezala.

Lhers, paradisu berdea - Gehiago irakurri

MIRACLE

2021/08/23

MONASTERIOA. Giroa, Festa egunak, Urtebetetzeak, Granja

MIRACLE - Gehiago irakurri

Txikitako paisaietan barrena oinez

2021/08/22

Pandemiarekin batera uko egin behar izan nion korrika egiteari, nahiz eta motel jardun, "trote kotxinero" kategorian. Mina gailendu zen. Orain oinez nabil.

Txikitako paisaietan barrena oinez - Gehiago irakurri

Bidaiarik luzeena: Elkano eta gehiago

2021/08/20

Donostiako San Telmo museoan ikusgai dago urriaren 24 arte “El viaje más largo” erakusketa, 1519-1522 bitartean, hiru urtez, estreinakoz egindako lehen mundu biraren 500. urtebetetzea dela-eta. Batere berriketarik eta aitzakiarik gabe, benetan ikustea merezi duen erakusketa.

Bidaiarik luzeena: Elkano eta gehiago - Gehiago irakurri

Benetako iparramerikarrak

2021/08/19

ERDOES, Richard. 1989. Implorando un sueño. La visión del mundo de los nativos americanos. José J. De Olañeta, Editor, Palma de Mallorca, 1997.

Benetako iparramerikarrak - Gehiago irakurri

Eliza erromanikoa zuretzat

2021/08/17

Eliza erromanikoak bertatik bertara ezagutzea gustuko duen ibiltariak badaki zein zaila den barruan sartu ahal izatea. Gehientsuenetan itxita egon ohi dira, areago inor gutxi bizi den alderdietan. Eliza erromanikotara gerturatzea eta kanpotik itzulinguruka aritzea suspergarri den bezala, ateko heldulekua oratu eta itxita sumatzea sarritako etsipena baino ez da.

Eliza erromanikoa zuretzat - Gehiago irakurri

Redondo biribilla (2x1)

2021/08/16

Dolores Redondoren Legado en los huesos (2013) eta Ofrenda a la tormenta (2014) liburuei buruzko arrantzak.

Redondo biribilla (2x1) - Gehiago irakurri

MIRACLE

2021/08/16

Monjeak, Zerbitzariak

MIRACLE - Gehiago irakurri