Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Egungoa aurkeztu eta iragana gogora ekarri

Egungoa aurkeztu eta iragana gogora ekarri

Alfonso Guillo 2022/11/18 18:04
Egungo Leok’k-en “Bizirik hala ere” lan egin berriaren aurkezpenarekin batera eskualde hartak lehen rock taldeen partaideei errekonozimendua egingo zaie datorren asteazkenean, azaroak 23, Zarauzko Modelo aretoan.

Eman nuen hemen Leok’k euskal rock taldearen azken CD aren berri.

Berau aurkezten ari garen garai honetan, datorren asteazkenean, azaroak 23, Zarauzko Modelo Aretoan egingo dugun egungo Leok’k-en “Bizirik hala ere” lan egin berriaren aurkezpenarekin batera rocka jotzen hasi ziren lehen taldeen partaideei, belaunaldi bati, egingo zaio errekonozimendua.

Izan ere, Leok’k taldearen sorrera eskualdeko lehen rock taldeen izenekin batera agertzen da. Talde haien lagun, partaide, senide eta adiskideen laguntzaz eskuratu dugun material grafikoaz “Rockaren sorrera gogoan” izeneko ikusentzunezkoa prestatu dugu, horrela, hainbat urteren ondoren, merezitako errekonozimendua aitortuko zaie.  

Elgoibarko “Expresión Sonora” ere bertan sartu da urte haietan sarri askotan jotzen genuen eta eskualde hartako dantzalekuetan.

Jakina, hemen agertzen direnak agian ez ziren guztiak izango, baina ziur egon hauek bai izan zirela.

Egungo Leok’k-en “Bizirik hala ere” lan egin berriaren aurkezpenarekin batera eskualde hartak lehen rock taldeen partaideei errekonozimendua egingo zaie datorren asteazkenean, azaroak 23, Zarauzko Modelo aretoan.

 

 

 

 

 

 

 

 

Amatiño
Amatiño dio:
2022/11/19 13:54
Zu, artean, mutikoa, ez da?
Alfonso Guillo
Alfonso Guillo dio:
2022/11/22 17:34
Nahikoa mutiko. Orduan hasi nintzen jendaurrean. Baxua eta armonikarekin nagoen argazkian, hasiera-hasieran, 16 urte nituen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: