Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / BIZINAHIA

BIZINAHIA

Jon Etxabe 2022/11/21 10:25

31

Ia noiz

Egun osoa darraigu kezkati

hobekuntza noiz egarri

espero kezkatu lasaian jarraiki

ia noiz izango egunsenti

 

osasuntsu kalean ote laster

bizi-egarri urduria amets

 

 

32

Ezina

Erbestean indarge

inongo inontasunik pe

inongabeenean inorgabe

gaitz zital askaezina zait kate

 

zahardade luzean herabe

 

 

33

Noiz alde

Biziberritzea irriz

esparru korapilatsura

giza-sare nahasi horretara

egin nahi nuke  lasterren jauzi

 

bizitzaren bestalde

erkina da hemengoa

 

 

 

34

Naiz

Lekutan nago

nengoen lekutik

lekutara heldu naiz

ohi nituen bizipozetatik

uste baino erabat urrunago

 

kontraesana irudi

hor egonen naiz

bizipozaren ilinti

itxaropen barea zait

 

nago, beraz naiz

 

 

35

Orduak

Egonean uneoro, esperoan,

pasilloko pausoen atezuan,

inoren plangintzan txertatua.

 

Inork jarritako gorabeheren sekuentzia

besterik ez da gure orratzen zirkulua.

 

denboraren neurri ezberdina

 

 

36

Ote

Tamainaz haragokoa,

ustekabe desordukoa,

astindu desorekatua,

nola izango aurrerakoa,

gure galderen gakoa.

 

ustea ala ametsa ote

onik aterako galdez.

 

 

37

Egonekoa

Egona da hemengo

zeregin bakarra,

itxarotea, alegia,

luzeak, astunak,

hemengo orduak.

 

Bizinahia,

ordu asperreko

helduleku bakarra.

 

 

38

Izar bat

Oinazeak oinaze

hau ez da gau beltz

izar bat dago ñir-ñir

etxera baimena noiz

 

Venus

goiztiri-arrastiko izar

Sirio

gau izartsuetan inar

 

“bihar itxaropen bihar”

aspaldiko abesti-deiadar

 

 

39

Ezbaia

egia eta gezurra

beldurra eta poza

galtzaile zalantza

gailenaren fedea

larru azalenean

barne pleguetan

bizi-minez uneoro

daramazun borroka

 

bai ez ote

 

 

 

40

Bor-bor

Gela honetan gorde naute

neurriko pauso mugatuetan

desioetan deseatuena den

kanpora bidea tenk asmoan

 

Nituen gauzak falta zaizkit,

etxekoak, ferekak, musuak,

kalea, lagunak, gutiziak,

zartada eta zangotrabak.

 

Sentipenak jolas

tarteka jori

hurrengo narras

etiketak: Bizinahia, Burutapenak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.