Jet seteko arlotia
Bizitza osuan TBn ezagutu doten tipo honi, banetsan afiziñua, zale haundixa izan barik: letra onak egitten zittuala, bale; musikia be atsegiña egin jatala, bale; baiña ez neban -beste artista batzuekin egin izan doten modura- bere diskografia osua arakatu, eta bere ekoizpen literarixua iruntsi. Hori hala izanda, gauza batzuen barri banekan: bere garaian IU-ri emondako babesa; elkarrizketaren baten Espainiari buruzko gauzaren bat edo beste entzundako gauzak; drogekin bueltaz pasauta ibillittako pertsonian ahoberotasunak.. Baiña sakontzeko premiñarik, edo gogorik, etxatan sekulan etorri. Halan da eze, bookcrossing bidez etorri jatan liburu honen irakorketia, ez da zaletasun ikaragarri batek eragindakua izan; beraz "birjiña" eta aurreiritzi barik nenguan. Eta, uste nebana baiño tipo... "osuagua" eta interesgarrixagua topau dot; espontaneidadiak gidatuta, bueltaka ibillittako harribolia -eskuma-ezker kolpeka-, bizitzan ez siñisteko moduko suertia izan dabena, literato haundixekin ibiltzeko konplejua dakan kaletarra, eta lumpenakin ibiltzeko konplejua dakan arima sentikorra. Lehengo bestian gelditzen naiz: ez naiz Sabinaren jarraitzaille sutsu bihurtuko; baiña bai ostera, handik eta hamendik entzutzen dotenian, beste ulermen batekin entzutzeko gai.