Blogak
Mendebaldeko Saharari buruzko argazki erakusketa Sodupen (Bizkaia) Egilea : Jose Luis Irigoien
2008/06/13Ekainaren 16etatik 27etara Sodupeko Kultur Etxean
Loretopetik (XXIV) Jainkoak gorde beza Poch lehendakaria
2008/06/13Poch hil zela hamar urte beteko dira irailean. Donostiako (balizko) underground-aren omenaldia egin nahi du Rafa Berriok.
(Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa
2008/06/12Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia. Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.
Errotatibaren kontra
2008/06/09Igande goizaldeko ordu txikietan ETAk lehergailua jarri zuen "El Correo" egunkariaren errotatibaren kontra. Ez dut nik daukadan minutu terdi hau horrelako ekintzarik salatzen xahutuko baina bai, ostera, hiru zertzelada laburbilduko.
Erakusketa Topalekuan
2008/06/09Errebal Plataformak erakusketa antolatu du Topalekuan: "Errebal Merkatu Plaza, lehena eta geroa". Ekainaren 9, 10 eta 11n egongo da bisitagarri, arratsaldeko 7etatik 9etara.
Padura
2008/06/08Getxoko Fadura auzoa urez gainezka telebistan ikusten ari nintzela pentsatu nuen zenbatek ote dakien zer esangura duen “fadura” izenak. Batek daki euskaldunok memoria historikorik ote dugun, baina zalantzarik ez urak –ibaia nahiz itsasoa izan— ahaztu ezinezko memoria duela. Atzo bertan, berriro.
