Amarauna irratsaioan hamabostean behin
Pasa den igandean Arantxa Artzak Euskadi Irratian uztailean gidatzen duen Amarauna irratsaioan egon nintzen. Edurne Ayusoren deia jaso nuen duela zenbait aste eta hamabostean behin igande goizetan (10:40-11:00) Internetez eta blogosferaz hitz egitekotan geratu naiz.
Solasaldi bakoitzean hiruna lagun arituko gara. Pasa den igandean Patxi Trapero eta Leire Narbaiza egon ziren etxetik eta ni Donostian. Josu Mendicute eta Jozulin ere badira solaskide. Seguruenik, datorren igandean, hilaren 20an, bi hauekin arituko naiz berbetan.
Ah! Estudioan bertan egon zen ere Xabier, baina honen abizena ahaztu egin zait. Praktiketan dagoen kazetaria da.
Traperoak grabatu zuen irrati tarte hau eta bere blogean eskegi (mila esker, Patxi). Ezin baduzue hemen entzun, jo Amaraunakoak irekita daude apuntera eta bukaeran duzue entzuteko aukera.
Aupa, Iturri! Ni be ibili nintzan Patxiri grabaziñua "ostu" nahixan. Zelan egin dozu? Neuk be jartzeko...Podcast ikastaruan ez zesten holakorik egiotten erakutsi :-)