Amarauna saioan tertuliakide
Pasa den domekan blogen gaineko, edo blogarien tertulian hartu nuen parte. Aurreko domekan hasi zen eta lehenengoan Patxi Traperok, Jozulinek, eta Josu Mendikutek hartu zuten parte. Bigarrenean, Patxik atzera ere, Iturrik eta hirurok.
Etxetik jardun nuen, telefonoz, goizeko 10,30etan da-eta. Goizegi domeka goiz baten Donostiaraino joateko. Gainera automobil barik. Gaur entzun dut tertulia, Patxik jarri baitu bere blogean: hementxe. (ia amaieran)
Berba gutxi egin nuen, ni naizen berritsua izateko. Biana momentu baten esan zidaten gehiegi mugitzen nenbilela, eta telefonoaren kablearekin zarata egiten ari nintzela. Orduan, ez mugitzearekin batera, mutu geratu nintzen! Enfin! Gero, esaldi bakoitzaren amaieran, "ezta?" bat esan eta barre algara! txotxola itxura hartuko zidan batek baino gehiagok. Hori bai, beste garabazio batzuetan ahotsari "pija" itxura hartu diot, eta oraingoan ez. Ederto!
Iturrik bahin baino gehiagotan egin zion erreferenztia gure adin handiari, eta egia esateko han ibili ginen aitona/amama Kipuletaren moduan: orain 10 urte; akordatzen zara duela lau urte; zazpi, ez sei....Horrela Iturri berrogei ez, laurogei dauzkagula ematen du!
Patxiren auekezpenak hasieran ez zidan grazia handirik egin. Pentsatu barik botatzen ditudala gauzak? Horrek zer uste izango du?. Gero, gainera, nire kritikorik zorrotzenak esan zidan berak uste zuela Patxik arrazoia zuela, eta kritikoak inkonsziente deitu zidan. Gaur entzutean, konturatu naiz Traperok horren ostean esaten duela xarma berezi bat ematen didala horrek. Hortaz, konpondu zuen.Eta Iturrik esan bezala Patxi Zalamero! Harritzekoa de, dena dela, belarria zein selektiboa den! eta gauza txarrei gehiago erreparatzen diegula.
Beste alde batetik, esan behar dut gure blogen izena ez zela aipatu, eta Umbralek esan zuena parafraseatuz: "Vengo a hablar de mi blog!". Horretara, inork ezin jakin non sartu behar duen kuxkuxeatzera! Ai, marketina ez da gure ofizioa, gero!
Datorren domekan Jozulin, Josu eta Iturri egongo dira. Hor Jozulin eta Iturriren arteko ahots lehiaketa izango da: biak ala biak oso radiofonikuak. Harrituta geratu naiz, biak ezagututa (Jozulinen lankidea izan naiz eta Iturriren blog-komunitatekide eta GPSrako ahots-kide naiz) oso inpresio ona hartu nuen: ahots polita daukate irratirako. Disfrutatuko duzue, ziur.
Inork entzun zuen zuzenean? Orain entzun baduzue ere, zer iruditu zaizue? Kritikatu, kritikatu, horrela hurrengoan hobeto egingo dut.
Postaren posta: Iturriri eskatu diot nola jarri Patxiren grabazioa. Eta ea, berak amandako kodearekin (berari ere Patxik emanda) Voilà:
Mila esker, Iturri!
Autuan pegauta laga zinduguzen! Ederto! Teknofilixiana kezkagarrixa da. Ez dakit, holako gaixak proposatu ezkero, nik ez dakat zer esanik. Danok gagoz aurre-eritxiz beteta! Lastimia!