Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Herritarrak aho-zabalik

Herritarrak aho-zabalik

Josu Mendicute 2008/07/18 03:59
Ekainean erakusketa egin genuen, eta uztailean berriro egin dugu, proiektuaren nondik norakoak erakusteko. Herritar askok sorpresaz hartu dute proiektu berria. "Hor ez zuten ba parke bat egin behar?" galdetzen ziguten askok.
Kuriosoa da, Udaletik esaten baitute informazioa egon dela. Hori bai, aurreko infografia bi aldiz buzoiratu dute, oraingoa, 0 aldiz. Beste toki batzuetan

herritarren partehartzeaz hartzen dira horrelako erabakiak. Non dago Errebal Center proiektuaren maketa? Jakin dugunez, Alkatetzan. Ondo legoke Udala kalera irtengo balitz jendeari galdetzea: nolako merkatalgunea nahi duzue Errebalen, espaloi gainerarte igaroko dena ala parkea utziko duena?

 

Bi proiektuen argazkiak erakutsi genituen. Nahi zuen orok izan zuen mikroa hartu eta hitz egiteko eskubidea, Toribio Etxeberria kalean. Umeak animatu ziren, eta parkea eskatu zuten.

Guk ere parkea nahi dugu. Ez dugu nahi lehen baino kale estuagorik Errebalen. Uste dugu Eibarko Hiriaren, herritarron eta dendarion onerako izango dela Errebal kalearen zabaltzea. Sinadurak jasotzen gabiltza. Jendeak galdetzen digu: "baina zein proiekturen alde zabiltzate sinadurak jasotzen, parkearena ala bestea?", eta guk parkearena erantzun. "Orduan bai. Non sinatu behar da?". Hemendik deskargatu (pdf), sinatu, eta eraman Correos-en bulegoko 205 postakutxara.

ramon
ramon dio:
2008/07/21 09:47

Gauza bat argi dago umeei ez dago asko ezplikatu beharrik hiri iraunkor edo agenda local 21 eko zenbait konzeptu: plazak, parkeak, ezpazioa, ezpazio zabalak, eguzkia, ura, argia. Berezkoa dute, barrenetik irtetzen zaie, bainan nagusiok barreneko behar-beharrezko gauza hoei arrazoi desberdinagaitik uko eginez guztiz aldatzeko gai gara, zergaitik ote?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria