Emango dizkiozu 10 segundu artikulu honi?
Webgune honetara iritsi, gainetik begiratu eta ez zaie interesatzen. Ospa! Gainera, erabakia 10 segundu baino gutxiagotan hartzen dute. Zure webguneko estatistika sistemak Bouncing rate edo Porcentaje de rebote datua ematen badizu, horri begiratu. Hori esan nahi du zifra horrek.
Eibar.org-en kasuan, zifra hori % 73-an dago, eta egia esan, nahiko zifra arrunta da, beste edozein webgunetakoa bezalakoa.
Interneten oso azkar goaz Googleko emaitza batetik bestera klik eginez. Ez dugu pazientziarik. Horregatik dira hain garrantzitsuak adibidez:
- Metaforarik ez, zuzenean eman ideia nagusia eta erabili hitz argienak.
- Hitz gutxirekin adierazi esan beharrekoa.
- Dokumentuak egituratu, izenburu, zerrendak eta loturekin.
- Erabili irudi eta argazki lagungarriak. Gustoarekin eta itxura profesionalarekin. Argazki kutrerik ez!
Guk Google Analytics erabiltzen dugu estatistika sistema moduan. Hurrengo batean azalduko dut nola erabili Google Analytics Bouncing rate hau gutxitzeko.
Irakurtzeko: La navegación impaciente, Eduardo Manchón
ados nago Luistxorekin. Alde batetik, blog batzuetan bistazo batekin erabakitzen dut gelditu ala ez. adibidez, zurean. Zergatik? askotan, gaiak nire ulermenetik kanpora daudelako. Teknikoegia denean, irten egiten naiz. Kitto. Baina, badakit blog batzuetan (Luistxo aipatutakoetan, adibidez) kontzentrazio gehiago behrako dudala, eta luzaroago egongo naiz bertan. 10 segundo baino gehiago eskaini dizkizut. Ezingo zara kexatu! Ondo segi!