Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Hiri probintzianoa

2008/08/08

Juan Aceña, SA taldeko abeslaria, Berrian. Kontzertua eman zuten atzo Gasteizen. Erantzunetan aho-bilorik gabe musikaria.

Hiri probintzianoa - Gehiago irakurri

(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia

2008/08/07

Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!

(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia - Gehiago irakurri

Galtzeimer (I) Gogoratzen zea, attá?

2008/08/07

Ohar garrantzitsua: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea. Aitak periodikoak begiratzen ditu, irratia entzuten du eta telebistari begira ere egoten da.

Galtzeimer (I) Gogoratzen zea, attá? - Gehiago irakurri

Kontrapublizitatea

2008/08/04

Azken aldi honetan bloga nahiko lagata daukat; lana dela, alferkeria dela,.....

Kontrapublizitatea - Gehiago irakurri

Mikel Iturria ez da bakarra munduan

2008/08/04

Joan den ostiralean galdetzen nion nire buruari Iturria non dago eta Ander Izagirrek bat baino gehiago garela erantzun. Egosurfing egitera noa.

Mikel Iturria ez da bakarra munduan - Gehiago irakurri

Lorenzo Zabalaren euskal aztarrena

2008/08/03

Armeria Eskola sortu (1912) zeneko berrogeita hamar urtebetetzea zela-eta, 32 agintari, irakasle eta idazleren iritzi-artikuluak; 120 inguru agiri eta argazki; eta 134 erakunde eta enpresaren iragarkiak bildu zituen, 1962an, Ikasle-ohien Elkarteak argitara emandako liburuak. Den-denak erdaraz, bat izan ezik. Nor ote frankismoaren basamortu hartan euskaraz idazten ausartu zen bakarra? Lorenzo Zabala, Motobic ziklomotore-enpresaren sortzaile eta ugazaba.

Lorenzo Zabalaren euskal aztarrena - Gehiago irakurri