Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Agur, Ipurbeltz, agur... :-(

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(

e-gor 2008/08/04 21:00
Agur, Ipurbeltz, agur... :-(

Irudia: Ipurbeltz

Egun tristeak dira hauek komikiak eta euskara maite ditugunontzat: salmenta eta harpidetzen jaitsiera medio, Ipurbeltz haurrentzako komiki-aldizkari beteranoa argitaratzeari utzi dio Erein argitaletxeak, 31 urteko ibilbidea eta gero.

Blog honetan ez dut askotan mintzagai izan Ipurbeltz aldizkaria, gazte edo helduentzako komikigintza gehiago landu dut. Baina Ipurbeltz 1977an atera zenean, nik sei urte nituela, nik irakurritako lehenengoetako komikia izan zen, eta zalantzarik gabe komikizaletasuna eta irakurzaletasuna piztu izanaren "errudun"etako bat da. Urte luzez egon ginen harpidetuta, eta bertako denborapasen atalera behin baino gehiagotan bidali nituen gauzak (publikatu ere egin zizkidaten!). Gainera, Ximun semeak 6 urte ditu eta orain hasi behar du Lehen Hezkuntzan irakurtzen ikasten. Kristoren gogoa nuen horren aitzakiaz Ipurbeltz berriro jasotzen hasteko...

Ipurbeltz
Irudia: Antton Olariaga

Berriako artikuluan Ipurbeltz bera berpizteko edo antzeko beste komikiren bat sortzeko aukerak aipatzen dituzte. Ea horrela gertatzen den! Baina horrez gain, garrantzitsua iruditzen zait niri Ipurbeltzek eman duen "material pila harrigarria" (Julen Lizundia sortzailearen hitzetan), digitalizatu eta Interneten kontsultagai eta eskuragarri jartzeko proiekturen bati ekitea, sekulako ondarea baitago hor. Eta bide batez, zergatik ez, berdin egin beharko litzateke HABEko Mik eta desagertutako euskarazko beste komiki-aldizkariekin...

Eskerrik asko urte hauetan guztietan emandakoagatik. Agur Ipurbeltz! Edo laster arte...?

etiketak: komikiak, Ipurbeltz
e-gor
e-gor dio:
2008/08/05 23:57

A bai? Eta zein istoriotan agertzen dira zure anai-arrebak? Ba al duzue oraindik? Kuriositatea dut, ze nik garai hartakoak denak ditut irakurriak...

Gari
Gari dio:
2008/08/12 10:58

Nere arreba Maialen jaio zenean, 1978ko azaroan, handik pixka batetara Ipurbeltzen lagun Oierrek ere Maialen izeneko arreba izan zuen (Ipurbeltz pertsonaia, mutikoa).

Etxean badago nonbaiten gordeta.

Gari
Gari dio:
2008/08/05 19:38

Bai pena. Nik ere aspaldi neukan Andonirentzat harpidetza egiteko intentzioa. Andonik ere 6 urte ditu eta aurten hasiko da irakurtzen. Txikitan zenbat irakurri ote dugu etxean Ipurbeltz! Pentsa, 1978. urteko istorio batean nere arreba eta anaia ere azaltzen dira!

dabilenharria
dabilenharria dio:
2008/08/19 16:43

Prontxio eta Martxelino, Mintxo...horiek dira nire haurtzaroko pertsonaiak Bruguerakoekin batera: agian garai horretako komiki kostumbristen azken adierazpideak izango ziren, baina urte guzti hauetan Ipurbeltzeko komikigileek garai berriekin bat egin eta aniztasun handia erakutsi dute.

Ez dut uste komikiekiko zaletasuna soilik txikitan sortzen denik, baina komikia haurren eskura egon beharko lukeen beste adierazpide bat da, eta pena da euskaraz geneukan aldizkari bakarra desagertzea.

Harpidetzak une larrian daudela esaten da Berriako artikuluan, eta merkatuan ez da erraza haur eta gurasoen grinekin bat egitea, beraien kontsumo edo irakurketan erreferente bilakatzea, kioskoetan leku propioa izatea... Komikia ez omen dabil momentu loriatsuenean, hemen ere krisia omen dago... seguraski erakundeen laguntza handiagoa izan beharko luke, batez ere liburutegi sareko liburutegi guztietan aldizkariaren harpidetza eginez (eta baita agian ikastexeetan ere, adin tarte batean komikia gozatzeko tresna izateaz gain helburu pedagogikoekin errez uztartu daitekeelako). Baino batez ere komikia liburudendetan eta etxeetan egon beharko luke, eta agian Ipurbeltzekoak saiatu dira beharrezkoak ziren aldaketak egiten, baina ez dute lortu. Noski, edozein aldizkariri kalitate minimo bat ere eskatu behar zaio, ez litzateke erosi edo irakurri behar soilik euskaraz delako, baina dagoena hobetzeko laguntza eman behar da.

Ereinek lan handia egin du, baina komiki aldizkari baten ardura izateko komikigintzaz asko jakin behar da, produktua zaindu egin behar da, eta agian Ereinek ezin izan dio ardura horri eutsi, edo jada ezin da beraien lehentasuna izan. "Ez dit pena ematen, bere garaia izan du" esaten du Ereineko arduradun batek, eta formatoaz ari dela espero dut, nire ustez haurrentzako komiki aldizkari batek garai guztietarako prest egon beharko lukeelako. Arazoa aldizkari izatetik ote dator? Jada produktu mota horrek ez du merkatuan lekurik? Nire ustez horrelako produktuak ere behar dira, ezin baitugu muturretan ibili: edo egunkari edo aldizkari orokorretako komiki-bandekin "konformatzen" gara edo bestela album formatua daukagu.

Beste nonbait irakurri izan dut Ipurbeltzek kalitatea galdu omen zuela, marrazkilari batzuentzat Ereinek dirutan eskeini zezakeena gutxi omen zelako eta lanbidez beste lanak hobesten zituztelako, eta baldintza horietan Ipurbeltzen maila mantentzea zaila izan zitekeen. Berzosak egungo haur liburugintzan irudiek garrantzi handia hartu dutela dio, eta egia da gaur egun kriston liburu polittak daudela: lehen komikiak soilik erabiltzen zuen estetika liburugintzan ere islatzen da; era berean komikiak gustura egingo lituzketen batzuk marrazki edo irudigintzan zentratu dira.... baina komikiak bere lekua izan beharko luke beti, irudi eta hitzen erabilerak ezberdin bilakatzen du adierazpide hau, eta ezin dugu hori galtzen utzi. Helburua ere euskara hizkuntza erabilgarria eta erabilia izatea nahi badugu, komikiak asko eskaini dezake. Dena den, hausnartu beharra dago irudigintza eta komikigintzaren arteko harremanaz...

Ipurbeltz-ez gogoratuta Kili-Kili ere etorri zait gogora, Berrian ez baita aipatu ere egiten: argi daukat kalitatez, edukiz, helburuetan... oso ezberdina zela, eta komikien kasuan bertako marrazkilariengan oinarritu ordez Brugerako pertsonaiak euskaraz ematen zituela, baina aipamen bat merezi duela uste dut.

Oso ideia ona digitalizazioarena; era berean ziurtatu beharko litzateke 362 ale horiek liburutegi batzuetan txukun gordetzea (Gipuzkoako kasuan Koldo Mitxelena eta Arteleku bururatzen zaizkit adibidez), paperaren xarma ez galtzeko eta zale zein ikerleek material guztia eskura izan dezaten. Material mordo horretatik zerbait beste modu batera (album moduan adibidez) berrargitaratzea ere agian ideia ona da...

Ipurbeltz berpiztea zaila izan daiteke, baina ez genuke erabat deskartatu behar noizpait haurrentzako komiki aldizkari berri bat sortzea, ardura nork hartuko duen da gakoa...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10