Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hiri probintzianoa

Hiri probintzianoa

Mikel Iturria 2008/08/08 06:00
Juan Aceña, SA taldeko abeslaria, Berrian. Kontzertua eman zuten atzo Gasteizen. Erantzunetan aho-bilorik gabe musikaria.

Esan bezala Soziedad Alkoholika taldeko kidea den Juan Aceña abeslariari Ivan Santamaria kazetariak eginiko elkarrizketa ageri zen Berrian atzo. Gasteizko jaien barruan txosnen esparruan eskaini behar zuten kontzertua zen aitzakia. Oso-osorik irakurtzea gomendatzen dut, baina hona hemen harribitxi batzuk:

SA, Gaztetxea, Hala Bedi

Galdera: “Aurten hogei urte bete ditu SAk, Gasteizko gaztetxeak  adina, eta  Hala Bedi irratiak 25. Nola liteke, Ama Birjina ikusteko milaka herritar goiz esnatzen diren eta bost zezenketa egiteko plaza berria duen hiri batean?

"Ziur asko daukagun hiri aspergarri eta geldoaren erantzuna dira. Jendeak badu gauzak sortzeko gogoa, ezberdin aritzekoa, baina bitxia da halako kontuak eta musika talde onak hainbeste ateratzea. Hiri probintzianoa da eta ez aspertzeko zuk zerbait asmatu behar izaten duzu. Apur bat jasanezina da herritxo hau".

Jaiak

"Jaiak herrikoia behar du, eta ez Udalak edo erakundeek zuzenduta. Niri jaiak gustatzen zaizkit, baina parte-hartze handiagoa badute eta herrikoiagoak badira. Udala tartean sartzen denean dena kontrolatu nahi du, eta hor izorratzen da guztia, herriak sortu duena desnaturalizatzen duelako".

Blusak

"Frustrazio handia eta erreprimitu gehiegi dago, badirudi batzuek soilik mozorro bat jantzita dutela ondo pasatzeko eta nahi dutena egiteko lizentzia. Apur bat tristea da, tunoen antza hartzen diot kontuari. Denetarik egongo da, baina tentel samarra iruditzen zait, agian inor gogaitu gabe euren artean ondo pasatzen ariko balira ondo legoke, baina muga batzuk gainditzen direnean ez du batere graziarik".

Ez dakit Gasteizen zein izango den Donostiako Urrezko Danborraren ekibalentea, baina honek behintzat merituak egin ditu berau ez jasotzeko.

Ez dut imaginatzen hau bezalako Donostiako musikaririk antzeko adierazpenak egiten. Eta Donostiak asko du kritikatzeko, asko. Nik, gaur behintzat, ez dut gogo handirik, baina Love of 74 and cia ari dira gogotsu eztabaidatzen Donostiaz, kontzertuak aitzaki hartuta.

Ciudad provinciana

iturri
iturri dio:
2008/08/08 12:26

Kaixo Ander: kontutan izan SA taldeak kristoren pertsekuzioa jasan duela azken urteetan beren kantak zirela eta ez zirela. Eta nik uste dut Aceñak salatu nahi duena dela botereak oniritzia ematen ez duen hainbat gauzarekiko joera hori eta botereak onartzen dituenei, berriz, ate handia zabaltzea, epe jakin batean. Sanferminetan gertatzen dena, adibidez, Iruñean.

Gasteizen laurogeigarren hamarkadaren hasieran prozesioa ateoak egiten ziren Aste Santuan. Eta lur horretan sortu ziren Hertzainak, La Polla, Karra Elejalde eta nik orain ahazten ditudan beste hainbat.

Ander
Ander dio:
2008/08/08 11:32

Pertsona guztiak euren modukoak nahi dituztenak egiten zaizkit niri aspergarri. Aceña hau, adibidez.

ramon
ramon dio:
2008/08/08 12:18

Ez dut Aceña esagutzen, baina esan dituen gauzak, nahiko normalak direla esango nuke, batzuk jaiak eta blusak izenburuekin daudenak gure gizartearen gabeziak, nahiak etabar islatzen dittu, iruinean gertatzen denaren pareko ez dut uste izango denik, eta hau jai globalizatua da, eta zentzu horretan askoz okerrago ("munduko frustrazio guztia elkarturik") gizarte honek badu "ihes" egiteko preminik (hori ez dakit norako bidaietan eta "desmadrean" islatzen dira ongi), eta amabirgiñarena galdera kapziosoa, oraindik eleiz kutsako jenderik bada (nagusia, batez ere), hoiek ere errespetatu beherrekoak. Gazteiz probintzianoa da?, probintzianoa baino Kosmopolita ez dela ezango nuke nik eta are gutxiago La Bella Easo, Eibarren Kosmopolitak ginelakoan nengoen bainan zalantzat ditut ia XVIII garren mendeko despotismo ilustradoko burgo batean bizi ez ote garen, eta asmatu beharra, parte hartzea itzak erabili ditu, hitz hoiekin guztiz bat nator, gizarte aktibo bat nahi badugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter