Kontrapublizitatea
Beti, baina, badago moduren bat hemen zer edo zer interesgarria jartzeko. Gaurkoan Anibal de la Torreren blogetik ostu dut. Berak, era berean, Greenpeacenetik hartuta.
Behean jarri dudan bideoa Greenpeacek egindako kotrapublizitate kanpainia bat da; Endesaren aurka, hain zuzen ere. Eurek, Endesaz gain, Iberdrola eta beste energia enpresa batzuk sartu dituzte. Nik, nire aldetik, Petronor ere gehituko nuke, Euskal herrian gehien kutsatzen duen enpresa delako, eta Athletic erabilita, zuritze kanpainia zoragarria egin duelako. Honetaz gain, koke planta berri bat ere sortuko duelako. Ez dakit koke (ikatza) ala koke (petrolioa); dena dela, biak zikinak eta hiltzaileak!
Greenpeacerekin ere ez nago beti ados (gogoratzen zarete zelan jokatu zuen Itoizko solidarioek kableak moztu zituztenean?). Askotan efektismoan murgilduta, hortxe geratzen dira. Hala ere, txosten eta salaketa asko ondo eginda daudela ezin ukatu.
Hortaz, hona hemen bideoa. Ondo dago, ezta? Endesarenaren ildotik, buelra erdi egin, eta eurak salatzen ditu. Adi-adi ikusi:
Nire gazte denporan colacao antzekoa, orain lehen baino indar gehiago du, ez produktoak bai hitzak. Gaur egun baduridu ezin dala ezer saldu eko aurrizkia ez daramanik, gure sensibilidade ekologikoa ikuittuz, edo behar bada benetazko ekologiaren alde ez dugula egiten jakitun gauden barruko zen horri, Amatiñok ere zerbait hildo honetatik idatzi du edo ta nire ustez lotura duena. Enpresa handiek irudi eko horri gogor heltzen diote , fijatu iberdrolaren hiru orri hoietan bestela. Gero Repsol ez dakin nun beste batzuk, nuklearrak, ikatz mehategiak, oleoduktoetako ixurketa kutxagarriak guztiz kontrolatu gabeak (siberia, txina),nahitako suteak (amazonian) sekulako triskantza ekologikoa egiten dute. Bai kontra nago, baino bestaldean kotxeak,telebista, bideo, frigorifiko, pilak gastatzen dituen ahinbat tresna, gauetako martxa, ez dakit norainoko bidaia, etabar ere ipini behar dira eta gure buruei benetan galdetu ia zer egiten dugun balantzaren beste aldea txikiago izan dadin.