Blogak
Amaitu da realzaleen sufrikarioa denboraldi honetan
2008/06/15Bai, amaitu da. Tristea izan da, baina futbola soilik da. Ikusteko dago orain zer gertatzen den gure Realean. Usain txarra harrapatzen diot.
Gozatu euskaraz
2008/06/15ABAO-OLBEren denboraldi-aurkezpena zela-eta, Udane Goikoetxearen euskara gozoak Euskalduna Jauregia gainezka betetzen zituzten bi mila eta berrehun lagunen belarriak liluratu zituen. Baita euskaraz tautik ere ez zekitenenak ere. Segurutik nekez egin dakioke euskarari horren propaganda ona.
Sexua eta zigorra
2008/06/14Graffiti hunak herabeak ditützü; denbora lüzia iragan daiteke alerik ükhüsi gabe, eta halako baten bi bikain ageri zaizkizü ber herrian, ber lekhüan. ¿Ber artistarenak othe? Mutrikun daude biak: bata Samikollan, Saturraranen besthia.
Mendebaldeko Saharari buruzko argazki erakusketa Sodupen (Bizkaia) Egilea : Jose Luis Irigoien
2008/06/13Ekainaren 16etatik 27etara Sodupeko Kultur Etxean
Loretopetik (XXIV) Jainkoak gorde beza Poch lehendakaria
2008/06/13Poch hil zela hamar urte beteko dira irailean. Donostiako (balizko) underground-aren omenaldia egin nahi du Rafa Berriok.
(Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa
2008/06/12Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia. Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.
