Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Bigarren mailako herritarrak?

Bigarren mailako herritarrak?

Josu Mendicute 2008/09/02 20:48
Udako parrandetan ezezagun askorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Sanferminetan, koadrilako bat Asturiar bikote batekin berriketan hasi zen. Hurbildu nintzen eta politikaz ari ziren. Disgustu handia hartu nuen elkarrizketa hartan entzundakoaz.

Bikote hartatik, bata Espainiaren aurka -eta horren ondorioz Euskal Herriaren independentziaren alde-, besteari berdin zitzaion independentzia -beti ere, independiente izanez gero, "ura, energia eta abar gure kontura lortuko bagenitu"-. Bla, bla, bla, betiko kontuak.

 

Nire lagunak sartu zuen ba, mingaina eta horrekin batera hanka. Niri izugarrizko ostikada eman zidan, hasteko, bihotzean. Kanpotar asko dagoela hemen, eta bertako jatorria dutenek -lehen lau abizen euskaldunak izanez, tarteko- izan beharko luketela bozka-eskubidea.

 

Sutan jarri nintzen, diskurtso horiek abertzaletasunaren kalterako baino ez baitira. Aitona galiziarra nuen nik, amaren partetik. Sekula ez zuen euskararik ikasi. Baina haren alabak, nere amak, euskara ikasi eta euskaraz hezi gaitu bere semeak. Nere amak ez dauka eskubiderik hemen zer egin behar den erabakitzeko?

 

Aitaren aldetik,  Valladolid-etik etorritako birraitona. Valladolid-etik bidali zuten irakasle birraitonaren aita, Andrés del Barrio, gure herria linguistikoki espainolizatzeko estrategia baten barruan. Hona heldu eta hemengo egoera ezagutu zuenean, berak -nagusia zela argudiatuz- ez zuela ikasiko... baina bere ikasleei debekatu egin zien gure birraitonari gazteleraz egitea. Birraitona hori, Benito del Barrio, hemen integratu zen eta gazteleraz baino askoz ere finago aritzen zen euskaraz. Benito ALFA enpresaren sortzaileetakoa izan zen. Inork ba al zuen eskubiderik hemengo herritarra ez zela esateko?

 

Eibartar lagun batzuk Madrilen bizitzen daramatzate 15 urte. Ordutik, bertako hauteskundeetan dute boto-eskubidea. Erabakitzen dute zein hezkuntza jasoko duten euren seme-alabek, zein herrilan behar dituen bere kaleak, eta abar. Madrilgo biztanle baitira. Han inork ez du zalantzan jarri euren boto-eskubidea.

 

Hemen, kanpotik etorritakoei boto-eskubidea aspaldi aitortua daukagun honetan, orain hasi behar gara komeriatan? Ez EAJk, ezta ETAk ere, ez dute halakorik esaten. Eta Ibarretxek argi eta garbi esaten duen moduan: "orain hemen bizi eta lan egiten dugunok erabaki behar dugu Euskadiren etorkizuna". Hala bedi.

 

juan
juan dio:
2008/09/04 00:15

Guztiz ados denok behar dugula bozka eskubidea (eta oker ez banago etorkin askok ez dute oraindik, hemen bizi eta lan egin arren).

Baina gauzak ez dira horren sinpleak. Zer irudituko litzaizuke bapatean bizkaitik eibarrera milaka eta milaka herritr joatea bizitzera, harik eta kanpotarrak bertakoak baino gehiago izan arte. Eta erabakitzea Eibar Bizkaiaren zati bihurtzea. Gehiengoa da... baina gizartearen ordena estrategia kolonialisten bidez aldatzen denean...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.