Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Argi anbar bila

Argi anbar bila

Amatiño 2008/09/02 22:37
Nekez ulertu daiteke zergatik presidente georgiarrak muturra sartu zuen Hego Osetian abuztuaren lehen astean eta, horrela, sekulako aitzakia eskaini Errusiari tankeok Georgian zehar sakabanatu zitzan. Mikheil Saakashvili horren inozoa da ala norbaitek pista faltsuak eman ote zizkion?

Behar bada Kaukasoan eztabaidan dagoena ez da petrolioaren banaketa eta, are gutxiago gero, hego-osetiarren eta abjasiarren interesak, Estatu Batuetako hauteskundeak baino.

Alegia, gutxieneko patxadak, egonkortasunak eta giro baketsu samarrak irungo balute, Obamak irabaziko luke, eta iparramerikarrek euren burua kinkan sumatuko balute, berriz, MacCainek.

Auskalo zelan amaituko den afera baina, bitartean, ezin uka behintzat Errusiaren erronkak argiren bat biztu dezakeela Estatu Batuetan. Ez gorria, jakina, baina anbarra aski izan daiteke.

  Mikheil Saakashvili

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: