IS-26 lezan eta Abittagan
Asteburu honetan, Ispasterko Kurtxiaga auzuan IS-26 zuluan egon gara. Abittaga eta Trakamañeko ur sistemara drenatzen daben leza honetan, sorpresa desatsegiña jaso dogu. Gaur egunian be, legez kanpoko vertedero legez erabiltzen dau bateron batek. Gure lurpeko urak zikintzia osasun publikorako eraso legez kontsideratzen dan sasoi honetan, baloria bihar da gero lezetara zaborrak botatzen segitzeko. Are gehixago, Garbiguniak alde guztietatik egonda. Eta millaka eurotako isuna jasotzeko arriskua izanda.
Bestalde, Abittagara be juan gara. Han programa multiple bat izan dogu: argazkixak etara, Trakamañekin hirugarren loturia topau, galerixa bat bertopografiau... 10 ordu egin doguz barruan, bere gela gotiko illunetatik zihar.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52