Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Mutrikuko piszina edo igerileku naturalak

Mutrikuko piszina edo igerileku naturalak

Gari Araolaza 2008/08/31 23:45
Ez baduzu ezagutzen merezi du joan eta bainu bat hartzea. Bide batez Mutriku bisitatzeko aukera ederra izan daiteke.
Mutrikuko piszina edo igerileku naturalak

Haurrak Mutrikun dzanga egiten

Kostako herri gehienetan hondartzara noa esan eta hondarra dagoen toki batetara joaten da jendea. Mutrikun hondartza asko badago ere, (Saturraran, Ondarbeltz edo 7 hondartzak) toki erabilienetakoa hondarrik ez duen toki berezi bat da: Piszina edo igerileku naturala.


Sustatu.eus | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Benetan toki berezia da. Norbaiti bururatu zitzaion bere garaian laukizuzen bat itxiz orma txiki bat egitea. Horrela, marea igotzean ura orma gainetik pasatzen da eta behera doanean piszina ederra gelditzen da, egunean bi aldiz ura aldatuz. Arrain (normalean lasunak), zopabero eta abarrek une horiek barrura sartu eta ateratzeko aprobetxatzen dituztenez, toki bizia da beraz.


Sustatu.eus | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Igeri egiteko aproposa da. 50 metro inguruko luzeera du eta oso arrunta da jende gutxi dabilen orduetan igerilariak gora eta behera ehundaka metro egiten ikustea. Alde batean hondarra dago, ur sakonera gutxirekin (50-70 cm) eta haurrekin bainatzeko egoki gelditzen da. Beste aldean haitzak daude ur azpian, baina zanga egiteko sakonera ederra dago (2 metrotik gora), nahiz eta badakigun kostako herrietako gazteek ur zentimetro gutxi behar izaten dutela buruz behera salto egiteko.

Honi igerileku berria gehitu behar zaio, hondartza eta babes dikearen alboan. Azken urteetan sortutako beste igerilekua da baina nik esango nuke ez duela zaharraren xarma.

Alboan sorosleak, dutxa, txiringitoa eta abar, beste edozein hondartzan aurki daitezken zerbitzu arruntak. Aparkatzeko tokia alboan dauka, Burumendiko zelaian, nahiz eta udan TAO ordaindu behar den. Agian zailena izaten da tokira nola iritsi asmatzea, kanpotarrentzat seinale gutxi dago eta. Onena mapa honetan begiratu edo herrian galdetzea.


Sustatu.eus | Mutrikuko piszina © cc-by-sa: garaolaza

Laster ospatuko dira Kalbaixo jaiak (Irailaren 15aren inguruan). Mutrikura bisita egin eta piszina naturala probatuz bainu denboraldi ofizialari itxiera emateko aukera ona daukazue. Pista gehiago Mutrikuko Udalaren webgunean aurkituko duzue. Hemen gomendatutako zenbait:

etiketak: turismoa, itsasoa, mutriku
Txus
Txus dio:
2008/09/01 13:53

Hortik dagoen jendearentzat ziur ezaguna, baina kanpotarrentzat guztiz ezezaguna. Interesgarriena, bere zabalera. Ahal badut pasako naiz bainutxo bat botatzera. Bisitentzat erakusteko gustiz interesgarria.

Aparkatzekoarena ere, interesgarri, zeren Gorlizen obrak direla, ez dago aparkatzerik inon. Eta gero eta zailagoa da, berdin dio non :-(

Ibon
Ibon dio:
2008/09/02 01:59

Aurreko komentaristak aipatu bezala, esker mila.

Iepa
Iepa dio:
2014/10/25 21:14
Kaixo. Orain dela aste batzuk oinez joan nintzen Mutrikutik Saturraraneraino, zazpi hondartzetatik. Erdian edo, arroka baten gainean eta inguruan hegal egiten, erle edo liztor pila bat zegoen!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon