Blogak
Ijittuen moruan
2008/09/07Emakumiak umiak izaten jittuezen, oin baiño askoz be gehixago gaiñera; biharra egitten juen; ez jeuken dirurik iñori umia jagotiarren ordaintzeko; eta jakiña, etxetik solorako bidia etxuen egingo 500 eurotako “Baby Jané” karrotxuakin, lokatzez betetako estratan zihar.
Putakumea irain gisa ez, eskerrik asko
2008/09/06Ahaleginak egingo ditut putakumea irain gisa ez erabiltzeko.
Txosnak eta ospittalak
2008/09/06"Euskerazko" kartel bi, Balmasedako Txozna Abasolo eta Barakaldoko Gurutzetako Ospitala.
Tradizioa eta sinbologia ez daude hankartean
2008/09/05Hondarribiko alardean ez daude jokoan ez tradizioa eta ez emakumeen oinarrizko eskubideak, bi jokamolde kontrajarrien arteko setakeria eta egoskorkeria baino.
Arrate Irratiaren urteurrena: 50, 30 ala 25 urte?
2008/09/04Arrate Irratia 1959ko Gabonetan sortu zen. Laupabost urte geroago, 1964an, gobernu frankistak itxi egin zuen. Demokraziarekin batera, 1978an, berriro ekin zion eta 1983an edo, Eusko Jaurlaritzak frekuentzia legeztatu zion. Lehen hiru datak gogoan ditu Arrate Irratiak bere webgunean. Laugarrena, ezta aipatu ere.
Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan
2008/09/04Urteotan han-hemenka eskaini ditu Iban Zalduak euskal ipuingintzaren egungo egoeraren inguruko iritziak, besteak beste inoizkari honetan bertan. Volgako Batelariak-erako propio idatzitako artikulu honetan (labur)bildu eta berritu ditu (hein batean).
Alderantzizko alkartasuna
2008/09/04“Bai, umiak negar asko egitten dabenez, lehen bait lehen hiltzia pentsau dogu eta horregaittik etara dogu kalera”.
Lagarterako oihal bordatuak
2008/09/03Federico García Roperok ia 70 urte daramatza udaro Debara etortzen, Lagarterako ehunezko oihal bordatuak saltzeko asmotan. Betidanik ezagutu izan dut nik Debako zumardian, zuhaitzen artean jarritako sokatik mantelak, eskupainuak eta bestelako zapiak eseki eta jendea noiz bertaratuko zain. Aurten ez du saltokirik jarri.
