Ijittuen moruan
Esandako moruan, umia trapuan darabigunian jente asko geratzen dok kaletik guri begira, edo komentarixua egitten: “¡Ene, begiratu!”, “¡Ai, zelako politta!”, “¡Bai ondo doiala!” eta halakuak. Baiña egixa dok irribarretsuenak emakume nagusixak izaten dirala; gaztiaguen jarkeria orokorrian positibua badok be, harrittuago geratzen dittuk. ¿Zergaittik ete?
Hipotesis bat: kontuan hartu daigun oin dala urte gitxirarte (1950, esate baterako) euskaldun gehixenak pobriak giñala estandar europarrekin alderauta; kaliak asfaltau barik bajeguazen, basarrixak zer esanik bez. Baiña emakumiak umiak izaten jittuezen, oin baiño askoz be gehixago gaiñera; biharra egitten juen; ez jeuken dirurik iñori umia jagotiarren ordaintzeko; eta jakiña, etxetik solorako bidia etxuen egingo 500 eurotako “Baby Jané” karrotxuakin, lokatzez betetako estratan zihar.
Ergo: gure amamek umiak besuetan erabilli izan jittuez. Edo gitxienez, umetzaruan berorren amen besuetan ibillittakuak dittuk. Eta ume bat besuetan erabilli bihar dabena segiduan konturatzen danez, oihal batek pisua asko deskargatzen jok. Eta kultura danetan erabilli izan dok seguru, nahiz eta historixa liburuetan agertu ez. Hortik emakume nagusixen konplizidadia.