Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Alderantzizko alkartasuna

Alderantzizko alkartasuna

Oier Gorosabel 2008/09/04 09:00
“Bai, umiak negar asko egitten dabenez, lehen bait lehen hiltzia pentsau dogu eta horregaittik etara dogu kalera”.

sanantolin01.jpg

Gaur hiru orduko pasiotxua emon juat andra-umiekin, Lekeittioko Iraillan 1-ian, jaixetako egun polittenetakuan. Gauza jakiñekua neban arren, oso deigarrixa egin jatak jentian erantzuna hille ta erdiko umia kaletik zihar hala erabiltzen ikustian.

Bajagok fenomeno bat, “alderantzizko alkartasun” legez izendatu geinkiana. Soldautzatik librau giñanian –nere lagunartian oso oso gitxirek egin jok soldautzia- gu baiño nagusixaguetan halako amorru-sor bat somatzen najuan. Broma eta txantxen atzetik, azpittik “Gu izorrau bagiñan, zuek be izorrau biharko ziñakie” mezua usainduko balitzok legez.

Haurdunaldixan zihar, jentian jarkeriak behiñ baiño gehixagotan ekarri jestan ha gogora. Kontua dok, Anek oso haurdunaldi ona euki dabela: azken egunetararte pasiatzera juan, itxasuan bañua hartu, eta ezelako miñik eztok izan. Gauzak halan, ba jeguan egoera bat behiñ eta barriro beste ama batzukin errepikatzen zana: “¿Eta zer? ¿Bizkarra txarto eta? ¿Gomittuak...? Nik haurdunaldi osssua pasau neban bota eta bota, ohetik jaiki ezinda. ¿Eta hankak haunditzen jatsuz, ezta?”. Hónek dittuk emakume haurdunen aje nagusixak, gehixenetan egoten dirazenak, hala egixa. Kontua dok, Anek zorionez ez dabela halako ezer be euki; eta hárei... etxaken gustatzen hori entzutia. Interrogatorixuan zihar, ezagun zan sufrimenturen bat topau nahixan zebizela, esaten nabillen “kontrako alkartasun” aboziñauorrengaittik. Zera esaten moduan: “¿Txarto ezta? ¡Ja, jai!: gu be pasau bihar izan genduan, eta oin izorrau hari”. Askotan egon gaittuk beraz egoera xelebre honetan, eta azkenian urtenbide lojikua hartu zeban nere emazte txikixak: ¿Hankak haunditzen jatsuz? “Bai, bai”. ¿Bizkarreko miñak? “Bai, bai”. ¿Botaguria? “Bai, bai”... Eta danok pozik.

Sorpresa bat izan dok gaur beste adibide bat topatzia. Ez genduan uste. Hori bai, etxuat uste gaurkuan “alderantzizko alkartasun” kontua bakarrik izan danik; hortaz gain, askotan aittatu izan doten beste faktore bat sartu dok jokuan: umiak kristalezkuak diran siñismena, gizartian hain sustraittutakua eta hainbeste kalte ekartzen dabena.

Gauza jakiña dok ume bat jagon biharra duanian, bizimodua aldatu eta ezin izaten dirala lehengo ohitturak jarraittu. Nik behintzat zihero asumiduta najekan, eta horretxegaittik ez dok izan bape traumatikua neretako semian jaixotzia. Halan be, gaur hirurok koko jazteko gogua genkan, eta zazpiretako biberoia emonda kalera jaitsi gaittuk, lagunak ikustera. Sanfermiñero jantzitta juan gaittuk: Ane “Peña La Jarana”-kua, ni “Peña Los del Bronce”-kua eta Nikola mocico jantzitta, gerriko gorrixakin. Nik umia trapuan txintxilizk neroian, bular aldian, askotan legez; logikuena begittandu jatak, Lekeittioko alde zaharreko jentetza artian ume batekin ibiltzeko. Lehelengo plaza aldera jo juagu, han txozna bateko letrerua erretratatzeko. Bidian, exagerau barik, hogei bat pertsonen komentarixuak jaso doguz, eta batzu geratu eta gurera etorritta: ia zenbat denporako umia dan, etabar. Danak ezezagunak; baiña majuak halan be; pizkat astunak bebai, dana esan biharra dagok.

Hurrengo, kuadrillakuak Marinara doiazela, eta gu atzetik. Taberna barrura begiratu, eta espero ez nebana: leku asko, dantzan egitteko eta mobitzeko. Etxuat zalantzarik izan: ¡barrura! Berua, dantzia, zigarruak, pumba-pumba, cha-cha-cha. Eta hor bai, hor aldaketia somau juat. Lehengo moduan, begiradak eskuma-ezkerretik jasotzen jarraittu juat, baiña beste ñabardura batekin: zentsuraz. Dana bez: gehixenak harrittuta agertzen ziran, beste batzu umiari kaso egittera etortzen zittuan (lotan seko bera), eta batzu bakarrik okertzen juen muzturra. Baitta batzu arpegira esan be: “Zelan euki zeinke umia halan tabernan...”. Jente gaztia dana, eta hamarretik bedratzi ezezagunak. Lehen esan doten modura jakinda netuan, eta beraz ez jestazen asko ardura halako komentarixuak: nik ba jakixat zer dan onargarrixa eta zer ez eta nere irizpidiaz fidatzen nok. Halan be, umia zaintziaz pizkat inseguro dabizenendako benetako torturia izan leikek inguruko guraso beteranuen aholku zaparraria. Nere kasuan, irribarre egin eta berari begira geratzen najaken, erantzun barik. Eta bereziki inpertinentia begittandu jatan kaso baten, zera gaiñeratu juat: “Bai, umiak negar asko egitten dabenez, lehen bait lehen hiltzia pentsau dogu eta horregaittik etara dogu kalera”.

Halan segidu juagu ba, gure kaleko pasiaratxua. Marinako beruaz nekatu naizenian kanpora urten juat –neregaittik jakiña, ez umiangaittik, lo jeguan eta- eta han egon nok kuadrillian zati batekin. Bestiak urten dabenian, Dzanga tabernara juan gaittuk; han jente lartxo zeguala ikusi, eta sartu be ez gara egiñ; kanpoko freskuran geratu gaittuk, mozkorren jokuak eta txarangian eskandaluan albuan. Inguruan, aholkuak eta komentarixo ozpinduak eten barik: kanpuan daroian esku horrek kolore txarra dakala, zarata asko dagola, kolpia hartu leikiala, keiak kalte egingo detsala, berak ez leukela umia halan eruango... Nahi barik, oso egoera probokatzaillia sortu dogula konturatu nok; eta neri betidanik gustau izan jatak probokatzia.  Dana dala, tamalgarrixa dok: umien hiperbabesa batetik, eta hiperbabes desegoki honek ekartzen daben gurasuen izorramendua unibertsalizau nahixa.

Halako baten, nahikua izan juagu: bedratzi tt’erdiak izango zittuan Nikon afalordua etorri danian, eta parkian titixa emoteko asmua bagenkan be, nahixago izan juagu etxera igo eta parrandia amaittutzat emotia. Nik behintzat ederto ibilli nok eta barijakuan (antzar eguna) bestetxo bat egitteko gogoz geratu nok.

Gauza jakiñekua da, eskatu bako aholkuak ez dirala ongi etorrixak izaten. Eta nik etxuat jentia haiñ arduratuta ikusten gurasuak egunero kafia hartu, tabakua erre eta umiak inguruan dabizenian; umiei telefono mobillak erosten jakenian (mikrouhiñak eta garuna, konbinaziño txarra); kotxien tuboeskape onduan karrotxuak dabizenian...

etiketak: umeologia, lekeitio
Elena
Elena dio:
2008/09/04 14:30

Umea daukazunean deskubritzen duzu jende guztia zeuri eta zeure umeari buruzko iritzia emateko eskubideaz jabetzen dela. Eta iritzi gehienak, ereduaren marratik irteten bazara, zeu zigortzeko da, gehien bat, ama baldin bazara. Komentario mingarriak gogoratzen ditut, orain urteak pasata irribarrea baino sortzen ez didatenak: - umeak hilabete eta lanean hasi behar duzu. Ez dizu penarik ematen umea lagatzeak? - normala umea besoetan hartzen baduzu, hain gutxi egoten zara berarekin, aprobetxatu egin nahiko duzula. - ume hau, hain gutxi tapatuta, ez da hoztuko? Nik ere bukatu nuen erantzuten: ba bai, umea bakarrik geratzen da, ez diot nahikoa kaso egiten, hoztu egingo da, baina hain negartia denez, que se joda.

Ibon
Ibon dio:
2008/09/09 00:26

Kondoia kendu dudan - dugun - honetan, asko gustatu zait zure artikuloa. La Jarana ta Los del Broncekoak primerakoa. Ta bestea ere bai. Oso gustura irakurri dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024