Blogak
GPSrako proposamen barrixak
2008/08/12Gaur arte entzun barik nenguan GPSian neure abotsa ordenak emoten. Egixa esateko, ez neure abotsa, ez beste batena, lehelengoz juan naiz-eta GPSiakin.
Galtzeimer (II) Ama
2008/08/11Ohar garrantzitsuena: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea. Aitak periodikoak begiratzen ditu, irratia entzuten du eta telebistari begira ere egoten da.
Turistentzako zortzikoa
2008/08/09Sarasatek sarri asko errepikatzen omen zuen, Iruñeko ikasleen artean, zortzikoak 5/8 konpasa behar zuela nahi ta nahiez. Behin, ordea, Parisen bere 'Capricho vasco' interpretatu ostean, bertara inguratutako ikasle iruñarrak zera bota zion: “Ez dut ezer ulertzen, zortzikoa 5/8 dela erakutsi diguzu eta zuk, berriz, 3/4ko konpasaz jo duzu”. Eta maisuak lasai asko, batere ikaratzeke, erantzun: “Arrazoi duzu, baina nik ez dut gaur euskaldunentzat jo, Parisko turistentzat baizik”.
Lo hadi aingürüa... ¡copón ya!
2008/08/09Horretara, doiñuakin lasaittasuna transmititzen duanakin batera, gurasuak bengantza txiki hartzen jok, bere sein eskandaloso horrek sortzen detsan amorrua asaskatzeko modu bat billatuta.
Roberto Kerexetaren elkarrizketa
2008/08/08Roberto Kerexeta eibartarrari katalogazio arauri buruz egindako solasaldia
Hiri probintzianoa
2008/08/08Juan Aceña, SA taldeko abeslaria, Berrian. Kontzertua eman zuten atzo Gasteizen. Erantzunetan aho-bilorik gabe musikaria.
(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia
2008/08/07Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!
