Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Corte Ingles berriko istripua

Corte Ingles berriko istripua

Asier Sarasua 2008/09/18 13:35
Gaur goizean gertatu da. Corte Ingles berria eraikitzen dihardute Eibarren. Goizeko 11ak inguruan, Kantoitik Legarrerako errepidea erdibitu egin da. Auto bat harrapatu du erdian, baina zauriturik ez, antza.

Goizeko 11ak inguruan zarata handia entzun da Kantoi inguruan. Corte Ingles berria eraikitzen ari dira inguru hartan. Lanak direla eta, Kantoitik Legarrera doan errepidea zulora jausi da. Une horretan bertatik pasatzen ziharduen auto bat harrapatu du erdian. Emakume bat zihoan barruan, baina onik irten da. Susto demasarekin, seguru asko.

 

Argazkiak.org | Eibarko istripua 02 © cc-by-sa: asarasua


Sustoaz aparte, nahaste izugarria sortu du Eibarko trafikoan. Luzerako gainera, ez baita egun batetik bestera konponduko.

Oraingoz, Eibartik Ermurako irteera Amañatik  joango da, nahitaez. Ermutik Eibarko sahiesbiderako sarrera, berriz, Valenciaga enpresaren albotik bideratu beharko dute (lehengo norantzaren aurka).

Hau ez da izan lanek sortu duten lehenengo istripua. Orain urtebete inguru ere beste errepide zati bat jausi zen.

Gaurkoa azkena izango ote?

(Argazkiak: Amaia Ugalde, UEU)

 

etiketak: eibar
ramon
ramon dio:
2008/09/18 16:57

Ez da lehena ez, eta udaletxe honek ipintzen duen ardura eta "interesekin" ez dot uste azkena izango denik. Errebalekoa nire etxe parean da, eskatu izanak ditugu ahinbat segurtasun neurri (eta guk jakitea noski), erantzuna "Que hora es?, manzanas traigo", hiri interesen izenpean dena libre: "el fin justifica los medios", eta horrelako desgraziak ba Bush'ek zioen bezala nahi ez dituzten kalte kolateralak (ez dute esaten bainan onartzen dute beharrezkoak direla euren barrenean), tristea da, espero dut hor kotxean zihoan emakumeari ezer ez gartatzea. Eta berdin berdin,t2 herri guztia ez dakit noraino lur azpira zulatzen jarraituko dugu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz