Militarki
Militarren aurka ei daude, baina militarki erasotzen dituzte.
Euskal Herritik alde egitea nahi dute, baina Santoñan jartzen dute bonba-autoa.
Euskal Herria askatu nahi dute. Baina herritarrak lotuta nahi dituzte.
Nazioa eraiki nahi dute. Baina suntsitu egiten dute.
Independizatu nahi gaituzte. Baina independentismoaren zilegitasuna itotzen dute.
Euskal Herriak eta euskal herritarrok ez dugu terrorismoaren laguntzarik behar.
ETA KANPORA. ETA EZ.
Pena ematen dit oraindik horrelako mezuak idazten ibili behar izateak...