Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Wall-e filmak dialogo gutxi zeukanez...

Wall-e filmak dialogo gutxi zeukanez...

Luistxo Fernandez 2008/09/22 18:12
Ekimen pertsonal bat: Azpitituluak Euskaraz. Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea izan nahi du honek. Informazioa eta, batez ere, azpitituluen fitxategiak trukatzeko.

Udan, Wall-e, Pixar estudioen azken filma, jausi zitzaidan esku artera ingelesezko bertsio orijinalean, eta, zein dialogo gutxi zuen ikusita, harentzako azpitituluak euskaratzea erabaki nuen. Ondorioz, film azpititulatuak ikusteko zer egin behar zen, zer egin zitekeen ikertzen eta dokumentatzen ibili naiz, eta baita ni neu ere nire gauzatxoak itzultzen. Udan zenbait pase antolatu ditut nire ume eta lagunen umeekin, eta exito bat izan da. Txiki-txikiak ez dira enteratzen, baina 10 urteko umeek euskarazko azpitituluak jarraitzeko batere problemarik ez dute.

Beste film batzuekin jarraitu dut gero, eta fitxategi horiek Interneten jartzea erabaki dut, dokumentazioa ere osatuz, bide batez. Eta guztiarekin, webgunea sortu dut. Hor dago, Azpitituluak euskaraz

 

Hor utzi ditut umeekin batera ikus daitezkeen animazioko harribitxi batzuk:

 

- Wall-e
- Mononoke Hime, Hayao Miyazakiren 1997ko film ederra
- Ponyo, Hayao Miyazakiren azkena, fantasia polit bat, Veneziako festibaletik pasatu berria.

 

Petsonalki, kargatu dituduan material horiekin ez dut jarri "bideoaren kopia zehatza hemendik lor dezakezue". Zergatik?

 

1. Kopiak ez dira beti saretik lortzen. Pasatzen dizkizute urtebetetze festa batean edo Dvd komertzial bat erosia izan dezakezu, legalki zurea izan, eta hor ere euskarazko azpitutuluekin ikus dezakezu, filma erauzi edo ripeatzen baduzu...

 

2. Saretik filmak lortzeko orduan, ez dakit eMule erabiltzen, eta jende gehienak hori erabiltzen du, baina nik oraingoz horiei ezin diet laguntasunik eman. Nik Miro izeneko programa bat erabiltzen dut, eta horrekin zer egin daitekeen azaltzen saiatu naiz webguneari jarri diodan alderdietako batean, dokumentaziorako Wikian

.

 

3. Honen guztiaren legaltasuna dudazkoa da, jakina. Badaezpada pertsonalki abiatu dut kontua. Trakzio apur bat ikusten badut, erabiltzen dela, igual domeinu propioa jarriko diot.

 

4. Ez dakit oso koherentea den, baina pertsonalki igotzen dudan materialetan, edukiak legalki deskargatu daitezkeenean emango ditut loturak. Adibidez, Steal This Film 2 filmekoak itzuli ditut, eta kargatu dudan lekuan, film hori legalki nola eskuratu daitekeen ere jarri dut.

Baina partehartze librerako dago lekua, eta hortaz, loturak ematea libre da beste inork filmak eskuratzeko aukerak eskaini nahi baditu. Gainera anonimoa da prozesua.

 

aitzol
aitzol dio:
2008/09/23 22:38

Egungo legediaren arabera diru irabazi asmorik ez dagoen bitartean norberarentzako kopiak izatea legala da. Hortaz ez dut ikusten non dagoen legaltasunaren arazoa... Edo azpitituluetaz beraietaz ari zara?

Dena den, zorionak Luistxo! Benetan ona zure ekimena.

Luistxo
Luistxo dio:
2008/10/31 18:58

Ilusio handia egin zidan Lawrence Lessig Creative Commons-em sortzailea duela gutxi Euskal Herrira egon zenean, proiektu honetaz hitz egin zuenean publikoki Miñaon emandako hitzaldian (neuk eman nion pista horretarako, bere blogera idatzirik...). Argia aldizkarian ere elkarrizketatxoa egin diote, eta han ere kontua aipatu du.
arrazki bizidunei eta bideoei euskarazko azpitituluak jartzen dizkioten webgune batera bideratu ninduten orain gutxi [Argiaren oharra: Luistxo Fernandezek sortutako Azpitituluak euskaraz ekimenari buruz ari da]. Horrek dudarik gabe euskararen hazkundean laguntzen du, hurrengo belaunaldiaren aurrean indartsu ager dadin. Copyrightarekin, jabearen baimenik ez badugu, ezin da horrelakorik egin ez teknikoki ezta legalki ere. Copyleft lizentziapean lan gehiago baleude, ez legoke arazorik Non-Commercial lizentziapean itzulpenak egiteko. Honela, hizkuntzari bultzada handia emango litzaioke.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004