Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Errebal / Corte Ingleseko lanetan horma erori da

Corte Ingleseko lanetan horma erori da

Errebal blog 2008/09/18 15:14
El Corte Ingles egiteko lanak direla eta, horma bat erori egin da errepidea moztuz eta auto bat harrapatuz. Errebal Center eraikitzeko antzeko zuloa egin beharko dute.

Gaur goizean beste istripu bat egon da Corte Ingles berria egiten ari diren inguruan. Inguru berean gertatzen den bigarren istripua da (lehenengoa abenduan izan zen). Zorionez inor ez da zauritua gertatu, baina herrian sortuko den trafiko arazoa oso larria izango da.

 

Argazkiak.org | Kantoiko istripua © cc-by-sa: asarasua

 

Are eta larriagoa da pentsatzea nolako papera betetzen duen Eibarko Udalak herrian egiten diren lanak gainbegiratzeko orduan. Errebaleko auzokideengan ardura besterik ez du sortzen horrelako geratakari batek. Errebal Center-en egin behar duten zuloa Corte Inglesekoaren tankerakoa da, eta Udalak erakutsi duen ardura bera baldin badauka Errebalen, auskalo zer gerta daitekeen.

Jakin izan dugu Armeria Eskolan pitzadurak lehenagotik agertuak zirela. Ez dugu ahaztu behar merkatu plaza etxez inguratuta dagoela. Hori dela eta, bizilagunok segurtasun eskaera batzuk egin ditugu Udaletxean. Momentuz ez dugu erantzunik jaso.

etiketak: errebal
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Errebaleko merkatal zentro berriaren inguruko gogoetak

Errebaleko merkatu plaza berriztu eta parke bat egingo zutela agindu zuten. Orain, parkearen tokian, merkatal zentro erraldoia egin nahi dute. Proiektuaren informazioa eta gogoetak plazaratuko ditugu hemen, eta ahal dela, proiektua bideratzen lagundu.

Nor gara?

Firmak

Egin klik hemen, inprimatu formularioa eta entregatu Eibarko Correos-eko 205. posta kutxan.

 

 

Blogroll:

El Cronista de la Guerra de Errebal
errebal.com

 

Materixala

Prentsa aldizkaria