Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Sandalixak eta kaltzetiñak

Sandalixak eta kaltzetiñak

Leire Narbaiza 2008/09/18 20:20
Bakaziñuetako biajia (II)

Aspaldiko post baten egin neban berba sandalixak janztian plazerraz. Baiña ia plazer guztiak perbersiño bat be ezkutatzen dabenez, nere bat kontau neban, sekula, etxetik edo intimidadetik kanpora burutu bakua: sandalixak kaltzetiñekin janztia.

Aurrekuan kontau nebanez, udan Normandian izan gara. Oso iparrian daguan arren, klimia hamenguan antzerakua ei da, baiña azkenko uda bixetan hotza eta eurixa baiño ez ei dau egin. Bertako ostalarixak desesperauta zeguazen. Igaz, hamen moduan eurixa goixan beheian egin zebalako, eta aurten fresko (euskalduna ez banitza, hotz esango neuke). Baiña gure maletak txarto eginda zeguazen, eta Normandiarako baiño, Benidormerako zeguazen eginda. Hori dala ta, hotzak ibilli giñan.

Gaba baten, afaltzen geguazela, ni pirata mehe batzuekin eta sandalixak, izoztuta geratu nintzan, ixa dardaka. banittuan trekiñeko zapatillak (kontatzeko) baiña larregi zan egunez ibiltzeko. Horregaittik, urtebide ideala topau neban, hauxe:

sandalixak klatzetiñekin

Hainbesteko grazia egin zestan, erretratu bat etaratzia bururatu jatan, blogian jartzeko.Aizue, ideal de la muerte! eroso, epel eta ondo. Klabia kaltzetiñetan dago, eta kaltzetin hónek politt askuak dira, erretratuan ondo ikusten ez badira be. marra batzak eta bihotzak dakez. Hurrenguan egizue pruebia, eta esango destazue.

Beste egun baten erretratu hau etara neban, bihatz lotsatixak erakusteko publikamente, libre eta zabal:  fraille sandalixak 

Bixetan ondo, baiña lehelengua urtenbide ona da. Pasarela Cibelesen astion holan agertuko balitzaz modeluak, hurrengo udabarrixan, danak holan, seguru!

Apurtu deiguzen aurre-eritxixen katiak, eta zentzuna erabilli deigun! Laster errebeldia erakusteko holako gauzak baiño ez jakuz-eta geratuko. Probaizue, eguerdixan epeldu egitten dabela? Kaltzetiñak erantzi, eta kittol! Moda barri bat zabaldu bihar dogu!

etiketak: , ,
oier g
oier g dio:
2008/09/28 03:00

Nik ardilanazko galtzak erabilli izan dittudaz sandalixekin. Kaletik.

leire
leire dio:
2008/10/01 19:46

Quand tu veux, mon amie! La télé est bonne pour maintenir le niveau de compréhension, mais l'oral est très difficile! On peut faire un group d'usagers de sandalettes, parce que nous sommes beaucoup! Un gros bisous, Marije.

Marije
Marije dio:
2008/10/01 00:12

Alemanian egin nituen praktikak eta handik sandaliak eta galtzerdiak jantzita etorri eta gelditu nintzan. Neguko egun euritsuetan izan ezik. Etxekoek errita egiten zidaten. Lagunak farre. Orain gutxi orduko oroitzapenak gogoratu zizkidan lehengusu batek, alegia gaur egun normala dena ze bitxia zen garai batean. Egun hauetan nire poltsa hustuko duenak galtzerdi parea topatuko du bertan. Oso erosoa da Leire, ados. Halako batean frantsesez jardun behar dugu. Halako batean frantseseko stage bat egiteko gogoa birpiztu didazu. Gustura ikusten dut frantsez telebista; ulermen maila ez jaisteko balio dit, segur. Beste kontu bat da jardute hori. Halako batean... Besarkada goxo bat Leire.

leire
leire dio:
2008/09/25 19:17

Aupa Luistxo eta Matx!

Etxian erabili izan dittudala kontau nebanin, nahi neban esan intimidadian; hau da, famelixa edo lagun arteko giruan, baiña beti beste etxe baten. nerian beti-beti klasiko eta tradizionalak. Oporretan be, hoteletara eruaten dittut!

Bestetik, Luis, zure sandalixak oso itxixak dira eta hórrekin jente askok erabiltzen dittu kaltzetiñak. Gogorragua da sandalixa tradizionalekin. Kanpotarrak erabilli izan dittue, baiña kaltzetinak oso-oso zatarrak izaten ziran: marroiak, grisak....zikin-usaina emoten daben koloriak!

Matx, Japonen holan erabiltzen dittue, baiña kaltzetiñak bihatz bakarra daka, potolua. Neri be inkomodua begittantzen jata. Gora gure sandalixak kaltzetindunak!

Luistxo
Luistxo dio:
2008/09/22 18:13

Nik sandaliak kaltzetinekin janzten ditu. Perbertsoagoa iruditzen zait zurea, etxean holakoekin ibiltzea! (nik etxean etxeko zapatilla hiperklasikoak) Hondartzatik irtetetzean salbu, akaso. Ez dut ulertzen zergatik dagoen gaizki ikusia. Eta zergatik asoziatzen den ideia hau giri kanpotar horterarekin... Aurtengo udan ikusi nituen kartel batzuk Zarauzko gazte asanbladak pegatuak: turismo desarrollistaren kontrako protestaren bat zen, Giri Eguna esaten dioten gauza bat da, eta karteleko motiboa zen oin bat, galtzerdiarekin, zerbait zapaltzen edo. Turista kanpotarrak kaltegarritzat hartzea txokantea iruditu zitzaidan, eta baita irudiko topikoa.

matx
matx dio:
2008/09/24 13:29

Ba neri be oso ideia ona iruditzen jata. Lastimia nere sandaliak beatzen artian sartzekuak dirazela. Eta behatzdun kaltzetinak deserosuak dira.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua