Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

DRM, "pirateria"ren aurkako bataila teknologiko galdua

2009/11/24

Ikus-entzunezko edukia formatu digitalean gorde eta banatzen denetik, ekoizleek DRM (Digital Rights Management) izeneko sistemak txertatu izan dizkiete. "Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude. Baina sistema horiek, beren helburua ez lortzeaz gain, erabiltzaile "legalen" kalterako ere izan dira.

DRM, "pirateria"ren aurkako bataila teknologiko galdua - Gehiago irakurri

The death of a world

2009/11/24

Lagunak galdetu dit ea “2012” filmak (Roland Emmerich, 2009) ikusterik merezi ote duen. Zalantzarik gabe, bai, diotsat: 158 minutu bospasei eurotan… saldo prezioan. Ezer gutxi gero merkeago arratsalde erdi pasatzeko. Ezta Eguberri osteko beherapenetan ere. Beste kontu bat da, ordea, zine-zinea ote den. Baina negozioa behintzat bai, $ 200 milioiren inbertsioaz $ 450 lortu baititu hamar egunetan. Bertan Bilbo!

The death of a world - Gehiago irakurri

Lurra berreskuratu du Udalak (edo bidean dago)

2009/11/24

Lurra berreskuratu duela adierazi dute Udal Gobernuko alderdien bozeramaleek. Eibar Boulevard-ek duen hipoteka ixtea falta da, besterik ez. Eta, kasualitateak kasualitate (hala espero genuen, aspaldi) El Corte Ingles merkatalgunearen irekieran iragarri dute akordioa.

Lurra berreskuratu du Udalak (edo bidean dago) - Gehiago irakurri

Euskadi Irratian pirata izenarekin

2009/11/23

Jaime Otamendik deituta, gaur Euskadi Irratian egon naiz "pirateoaren" inguruan hitz egitera. Lehenengo gauza, ni ez naizela pirata. ;-)

Euskadi Irratian pirata izenarekin - Gehiago irakurri

Pololoak 3: The making of

2009/11/22

Primizian eta esklusiban, laster ateratzekoa den Patxi Gallegoren Pololoak trilogiaren amaieraren hainbat zirriborro eta original!

Pololoak 3: The making of - Gehiago irakurri

Cherchez la femme

2009/11/22

Mugimendu handi samarreko liburudendetan begi-bistan dago Helmut Newton argazkilari ospetsuaren SUMO bildumaren bigarren argitalpena. Etzanda gorde beharreko liburu-puskak 464 orrialde (26,7 X 37,4) ditu eta 100 eurotan dago salgai.

Cherchez la femme - Gehiago irakurri

Otermin, Amezketako artzain kinesikoa

2009/11/21

Hirurogeiren bat lagunek agur esan genion atzo Jose Mari Otermin adiskideari. Ez, ez zen bere hiletarik izan, erretiro-eguna baizik. 27 urte ETBren programa-zuzendaritzan jardun ondoren, Jose Mari Amezketara itzuliko da Fernandoren aztarren bila. Jose Marirekin amaitzen da, Euskal Telebistan, 1970eko hamarkadan euskal komunikabideak erakundetzeari ekin zitzaion belaunaldia.

Otermin, Amezketako artzain kinesikoa - Gehiago irakurri

Jose Ignacio Munilla dator

2009/11/21

Sustatun gaur argitaratutako artikulua. Eskuin muturreko gotzaina izango du Gipuzkoak.

Jose Ignacio Munilla dator - Gehiago irakurri