Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing / Kalamuako eski estazioa

Kalamuako eski estazioa

Oier Araolaza 2009/12/21 00:38
Mendiak zurituta, hartu eskiak eta Usartza eta Kalamua inguruetan ibili naiz gaur. Ah ze gozamena hartu dudan. Orain 40 urte inguru dagoeneko inguru horietan bertan eskiatzen ibiltzen zirenekin akordatu naiz. Arrastrea eta dena antolatu zuten Klub Deportiboko eskiatzaileek. Gaur egun Pirinioetara egunean joan eta etorri egiten da eta Kalamuan eskiatzaile gutxi dabil. Baina bai ondo ibiltzen dela horrelako egunetan!
2009-12-20_Kalamuara-eskiatzen 001

Santa Kruz eta Urko Arrateko bidetik.

2009-12-20_Kalamuara-eskiatzen 005

Kalamuara bidian.

2009-12-20_Kalamuara-eskiatzen 007

Kalamua

2009-12-20_Kalamuara-eskiatzen 010

San Roman

 

 

oier
oier dio:
2009/12/22 12:27

Maialen, gaur atera dan hego haiziakin akabo Kalamuako edurrak!!! Dana dala, edurrik gabe ere merezi dau kalamuara juatia! Piru!! Nik bai enbidixa edarra pasatzen dotela zure abenturak eta kalenturak irakurtzen... Baina egixa, da inguruotan aukera izanez gero ezin dala pasatzen utzi!

matx
matx dio:
2009/12/21 16:01

lerdeaaaaaaaaa pasadaaaaaaaaaa elurraaaaaaaaaaa

Astezken goizian eramango nauzu toki berdinera?Nik ere nahi dot!!

Piru
Piru dio:
2009/12/22 00:19

Joe ze ona! danian ezin egon, eta kalamua aldian ibili ezin izan ginanontzat inbidixa edarra!!!! geratuko al da zeozer? hemen eskiatzia ez da pasatzen lagatzeko gauza bat Aupa Oier!!!!!!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter