Iturritzeko lezan (Aulestia)
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan, Aulestiako Iturritzeko lezara bueltau gara, beheraiñok jaisteko eta oroitzapen gogorrak gaindittu ahal izateko. Baitta lortu be: sei bat ordu egon gara barruan, eta (-)200 metrotara allegau gara, barrenengo puntura hain zuzen be. Hamen Oierren kronikian zati bat, idatzittako moduan:
"Errespetuz pasau gara istripuan lekuetatik: harrixa desprendidu zaneko pareta; Kepi eta Gerardok kolpia hartu zebeneko erlaitza (eta gero 8 ordutan euren babeslekua izan zana, laguntzia allegau arte); Gotzon konortia galduta geratu zaneko frakzionamentua... Isi-isilik giñoiazen arren, bildurra aidian susmatzen zan, baitta hormetan apoyatzeko modu bereziki delikauan. Eta halan be, harrixak jausi. 50 eta ¿80? metrotako potzuetan –batez be azken honetan- harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak.
Arrasto “arkeologiko” ugari be ikusi doguz pasa dan sartukeran eta oinguan, baitta pizkat garbitzeko aprobetxau be. Lazo bi; gubilla, spit eta guzti; orratz hipodermiko baten zorrua; erabillittako gasia; guante bi (neuk hirugarrena laga dot, involuntarioki); manta termiko baten hondakiñak; telazko poltsa bat; “filipinos” paketia, plastikozko platerak eta kutxarillia; artifizieruen kabliak... 1991ko istripu eta erreskatian laburpen ona emoten dabenak."
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/
Hori bai tubo edarra, bigarren argazki horrek surfistei gustatzen jaken olatu tubo bikaina dirudi argazkian, beste biak aldiz infernuraino jeitxi leiken tubo amaigabea. Zulo edarra dirudi. Orain kronika kontatuta dagoen erara igertzen da bajatu zirenak buruan makina bat gauza bueltaka ibiliko jitzuztela.