Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / SPrako tranbia, Unai Elorriagak idatzia

SPrako tranbia, Unai Elorriagak idatzia

trebi 2009/12/20 23:51
Oraingona Unai Elorriagaren SPrako tranbia eleberria irakurri dugu. Bere hirugarren pisurako nekez igotzen duten zahar batzuk amets moduan Shisha Pangmako tontorrera joatea dute. Ametsak, badakizue, irrealak dira, eta nobela honetan are gehiago.

 

            Egin nuen aurreko irakurketak zapore mingotsa laga zidan eta ez nuen nahi baten ostean bigarren dezepzio bat izatea eta garantiazko eleberri bat aukeratu nahi izan nuen.

             SPrako tranbia, Unai Elorriagarena sari eta kritika on guztiak zituen. Honek gogogabetzen baninduen ez dakit zer aukeratu beharko nukeen hurrengorako. 153 orri dira zortzi kapitulutan, eta kapitulu bakoitzak hainbat azpizatiketa, estructura aldetik erosoa da.

             Nobela honetan ez da ezer espezialik pasatzen, hiru-lau pertsona burua galduta, eta galtzen, euren eguneroko jardunean. Orijinala da, dudarik ez. Eta gainera gustora irakurtzen da. Badauka halako ikutu surrealista bat, elkarrizketak zentzu gutxikoak, pentsaeran norabide eskasekuak. Astiro irakurtzea komeni da, normalean baino sesegusago. Xabier Mendiguren Elizegik egin dion hitzaurrean zera dio: “ia ahaztuta geneukan esperimentazioarako, abangoardismorako, literatur jolaserako ohitura berreskuratu digu Elorriagak, eta eskertzekoa da”. Bat nator berarekin.

              Gehiago ere badio, lorak besterik ez dizkio botatzen: “oso-oso gutxitan ikusi dut horrelako maitasuna eta maisutasuna literaturarentzat, maiuskulaz nahiz minuskulaz”. Tira, tira, hainbesterako ez dakit ote den. Eta azken batean lerro honen irakurleak jakin gura duena da ea merezi duen, gomendagarria ote den. Eta bai, baietz, nik (ere) aholkatzen dut.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.