Shalvador
Adiskide bat bazen
orotan bihotzbera,
Makilkadaren hegoek,
sentimenduzko orroek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kargari
bakardadez josia,
tiro lihoa iruten
funzionaritzan irauten
oinaze sortzailea
sortzailea.
Nun hago,
zer basetan,
Urepeleko ertzaina,
mendi hegaletan gora
antxitxika doan andraren
atzetik joan hintzana (bis).
Hesia zarraturik
ostiko eta kanta,
Lotura guztietarik,
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa zuela
konpesio sakonena,
Nehoiz irekiko diren
estalitako begien
oihurik bortitzena,
bortitzena.
Nun hago... (bis)
Argazkiak.org | Shalvador © cc-by-sa: txikillana
Argazkia, mundiala! (eta testua ere txarto ez)
Bilbon egurtu hinduten haietakoren batek ikusiz gero, bere artean esango jok: horrek aluorrek itxittuk oraindiño hartu, hartu beharreko guztiak.