Blogak
Ez da desagertuko nere irudimenetik
2009/11/28Egunotan gain behera botatzen ari dira orain 120 urte inguru kaputxinoek Lekarotzen eraikitako ikastetxea. Guztira 10.000 ikasletik gora pasatu omen dira handik eta, besteak beste, Jesus María Leizaola -lehendakari zaharra-, Aita Donosti, Nicanor Zabaleta, Jorge Oteiza, Pedro Migel Etxenike eta Jesus Aizpun, UPNren sortzaile eta lehendakaria. Baita aipatuko ez ditudan nere sasoiko hainbat lagun ere. Hain zuzen, nik eskubaloian sekula jokatu dudan partidarik onena Lekarotzen izan zen. Garaipenik bakarrenetakoa gero Oronotzeko ikastetxearen historian. Bai, Oronotze esan dut, ez Lekarotze.
Xabiroi aldizkariaren 17. alea eta beste ale berezi bat, kalean
2009/11/28Ohiko sailak lehenengoan eta luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien lan oso interesgarriak bigarrenean
Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren
2009/11/2824 ordu nahikoak izan ziren politikari frantses honen kontua blokeatzeko twitter sare sozialean.
Zientzia-hezkuntza maldan behera
2009/11/27Zientziaz eta teknologiaz baldintzatutako gizartea omen da gurea. Hau da zenbait pentsalariri eta idazleri sarri entzun eta irakurri ohi zaien kexua. Zientzilariak eta teknologoak kezka dira, ordea, esparru honetako gero eta bokazio gutxiago delako eta zientziaren kontrako jarrerak nagusitzeaz gainera bidezidorrik errazenen aukera ugaltzen ari delako.
Amezketa - Juan Miguel
2009/11/27Izan gaizkillia, jentia izorratu, ez arduratu ezertaz: kristau zintzua bazara, damutu eta ¡ri-ra! dana barkatuta.
Aldaketei aurre egiteko aldatzeko gertu behar
2009/11/26Dena aldakor, aldagai eta aldagarri den honetan ez da gero batere harrigarria soziologoak aldaketa soziologikoen berri ematea. Ez ohikoa, ordea, soziologoak soziologia bera eztabaidatzea, gizartea gainditu eta gizabanakoaren lehentasuna aldarrikatzea. Hauxe da, lerro bitan, Alain Touraine soziologo ospetsuak egiten duena “La mirada social” deitu azken saiakeran. Aro sozialetik aro moralerako pasabidea. Politika historiaurrea omen; ekonomia, iragana; betor kultura.
Getxoko VIII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan
2009/11/26Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean
