Kataluniako Irakurketa Publikoaren Mapa
2003 urtean Kataluniako irakurketa publikoaren mapa indarrean jarri zen, urte hauetati hona sortutako beharrak egokitzeko 2008 urtean gaurkotu da.
Irakurketa publikoaren maparen xedeak bi hauek dira: irakurketa publikoaren beharrak jasotzea eta herri bakoitzari dagokion zerbitzuak esleitzea. Mapa Generalitateko Gobernuak Liburutegien Batzordeak eta Liburutegien elkarteak kontsulta ondoren onartzen du.
Liburutegietako inbertsioak aipatutako mapan egindako aurreikuspenen eta iritzien arabera egiten dira. Horrela, Mapa lurraldeko planifikaziorako eta administrazioen ekintzen banaketarako ezinbesteko tresna da.
Liburutegien Batzordeen eta tokian tokiko administrazioen elkarteen proposamenek ez dute suposatzen Generalitateko Gobernurako epe jakin batean betetzeko beharra ; izan ere, 5.000 biztanle baino gehiago daukaten udaleei dagokielako legalki liburutegi publikoren zerbitzuak ematea, eta ez Generalitateari.
Hona hemen bi proposamen bitxi:
3.000 eta 5.000 biztanle daukaten herrietan liburutegi ordezkaritzak eta eskualdeko hiriburuetan, nahiz eta populazio minimora ez heldu, liburutegiak sortzea proposatzen dute. Horrela barruko edo mendi eskualdeetan ere liburutegi zerbitzuak bermatzen dira.
Populazioren aldaketak.
Mapa aldiro gaurkotu behar da, populazio aldaketak kontuan hartzeko. Hau da 3.000 biztanleko herriek sortuko dituzte liburutegi ordezkaritzak, 5.000koek toki liburutegiak, eta 30.000koak liburutegi zentrala eta liburutegi zerbitzuak antolatuko dira auzoetan ere.
2003 urtean 338 liburutegi zeuden, 2008, berriz 421. Hortaz liburutegi kopurua gehitu da, 83 leku berri sortu baitute.
Beste standar berri batzuk.
Standar horiek finkatzeko, 2006 urtean Kulturako Departamenduak, Hedabideek, Bartzelonako Aldundiak, eta Bartzelonako liburutegi partzuergoak osatu zuten batzorde bat. Standar horiek modulu zaharrak gaurkotzen dira: erabiltzaileen ordutegia, pertsonala, kontsultarako lekuak, sarbide elektronikoen lekuak, liburutegien espazioen banaketa, horniduren edo ekipamenduren m2, eta bildumen berrantolaketa.
Ikus ditzagun Standar horiek zertan datzaten: biztanleko toki agirien ratioak gehitzean eta bildumen banaketa proposamen berrietan, horniduren m2 gehitzean; ikasketa-prozesu, kultural zentro, aisialdiko eta sozialen funtzioak bermatzean eta sustatzean; informatikorako sarbide lekuak eta langileen kopurua gehitzean; eta profesionalen perfil berrien sortzean, liburutegi publikoen zerbitzuen xedeak hobetzeko.
Irakurketa publiko eguneratuaren mapa.
Mapa horien prozesuak informatizatuak izan dira. Eta hortaz, herriz herri ondorengo informazioari buruzko datuak lortu daitezke:
- Liburutegien egoera erreala.
- Programaren proposamenak, hau da, oinarrizko programa, biztanleen udal datuen arabera, eta kasu bakoitzean aplikatzeko standarren arabera antolatuta dagoena: zerbitzu mugikorrak, liburutegi ordezkaritzak, toki liburutegiak, liburutegi zentralak, eta eskualdeko liburutegi zentralak.
- Oinarrizko programa horien barruan 30.000 biztanle baino gehiago daukaten hirietarako plangintza zehazten da. Alde batetik liburutegi zerbitzuak deszentralizatzen dira, eta bestetik , hiri hauek biztanle kopururen arabera liburutegi zentralaz gain, 1etik 6ra hurbiltasun toki liburutegi ere eraikiko ditu.
- Herriz herriko Liburutegi egoera erreala proposatutako programarekin alderatuko da. Hortaz, herri bakoitzeko liburutegi egoeraren diagnostikoa edukiko dugu, eta ondorioz, aurrera eramateko proposamenak eskuan edukiko dugu.
Adibidez:
Herri batean ez badago liburutegirik, proposamena liburutegia sortzea izango da; horniduren m2 desegokia bada, beste ekipamendu bat eraikitzea izango da…
Kataluniako Irakurketa publikoaren mapa http://cultura.gencat.cat/biblio/mapa helbidean irakur daiteke.
Gerardo Luzuriaga