Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Anasagasti, moda aditu

Anasagasti, moda aditu

Mikel Iturria 2010/02/21 13:58
Politikari jeltzaleak txapelari buruz esandakoak.

Anasagasti jaunak ez du inolako aurkezpenik behar, ezta? Aste honetan (beste) apunte bitxi bat idatzi du bere blogean. En ETB podían usar txapela:

"¿Alguien se imagina al director de Turismo de Edimburgo saliendo en la televisión con una txapela puesta? Pues no. ¿Alguien se imagina un enviado de Escocia o de Qatar con un sombrero mexicano puesto? Pues no. Exagero pero es que a la debilitada txapela, una seña de identidad de lo vasco, no se le ve en ETB ni cuando proyectan la película de Bonny and Clyde. Y es una pena."

Ondoren, bi kasu zehatz aipatzen ditu. Roberto Pérez kazetariarena, bata; Manu Narváez, Donostiako Turismo zuzendariarena, bestea.

Eta jarraitzen du aholkuak ematen: "Ahora, que hace frío y hay que proteger la cabeza y la calva, es buena la fecha para que periodistas y gente referencia y las chicas guapas que aparecen en nuestro medio usen una prenda que siempre nos ha identificado y que está en trance agónico".

Roberto Pérez-ek erantzuna bidali omen dio eta Anasagastik publikatu.

Gauza asko esan daitezke apunte hauen inguruan, baina hobe isilik egotea.

La txapela de Anasagasti, este apunte en castellano.

etiketak: anasagasti, txapela
leire
leire dio:
2010/02/23 11:09

Aupa, Iturri! Konpetentziak urten ete desku Elena eta bixori? Igual fitxau biharko geunke! Ai, detalletxo bat ahaztu jata....ez daki euskeraz! Hor dago koxka! Txapela da euskaldunon ikurra? Izatekotan gizon euskaldunen ikusrra izango da...Nire ustez, ikurra benetakoa hizkuntza da, eta horretan Anasagastik be kale. Ez dot ukatuko etb2ri falta jakola gehixago Euskal Herrixari begiratzia. Etb1eri be pelotatik eta foballetik urten eta beste toki batzuetara begiratzia falta jakon n¡moduan. Kanpolarrosa samarrak dira! A! Eta txapela atzera be modan dago! Zer eranztiko batek diñotsu ;-)

iturri
iturri dio:
2010/02/23 23:40

Kontuz Anasagastirekin, Leire. Laster dago Sustatun moda kontuei buruzko artikuluak idazten. Ez dakiela euskaraz? No problem. Txapela buruan, ibili munduan.

Lagun batek esan dit gaur Munillak txapela erabiltzen duela. Eta hau euskal hiztuna da, gainera.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/02/21 21:35

Hogei urte bai, negualdean txapela janzteari ekin niola. Gaur ere txapel eta guzti joan naiz ni San Mamesera. Erosoa eta beroa da. Baina, hori bai, oraindik ere kalean txapelaz ikusten ditudan guztiak ni baino zaharragoak dira (edo zaharragoak iruditzen zaizkit).

Gertatu izan zait Londresen zein Baltimoren txapelaz nindoala frantsesen bat pozarren --eta frantsesez mintzo-- hurbiltzea, aberkide nintzaiolakoan.

iturri
iturri dio:
2010/02/22 02:07

Betaurrekodunok, baina, nahiago bixera, txapela baino.

Euria egiten duenean, behintzat.

Eta Anasagastik berak jantziko al du txapelik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter