Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Don Quijote eta Madame Bovary bezain galduak

Don Quijote eta Madame Bovary bezain galduak

Amatiño 2010/02/19 17:00
Gutenbergen eta Interneten arteko zubigintzan galduta omen gaude, Don Quijote eta Madamen Bovary bezain galduak alegia. Aparteko artikulu bikaina gero Jesus Ferrero idazleak gaur 'El País' egunkarian idazten duena. Segurutik ez da, funtsean, batere tesi berria. Baina jakinekoa da kontatzeko eta kontzatzeko moduak daudena, eta ezin esan bederen gaurko hau eskasenetakoa denik.

Jesus Ferrerok dio: Izan gaitezen arrazoitsu, zer esanik ez  gero ordenagailua eta liburu elkarrekin bizi direla eta bizi izango direla. Erabakigarriena ez da hau. Erabakigarriena zera da: elkarri galdetu beharra zerk ote duen gero eta garrantzi gehiago geure buruetan eta, batez ere, gazteagoen buruetan, 'diskurtso' digitalak ala liburuen diskurtsoak? Alegia, teknika digitalak egituratzen ari diren munduak ala moldiztegiak egituratu izan duenak?

Baita beste hau ere: Internetek narrazio-legeak aldatzen dihardu, eta ezein narrazioren helburua zentzua sortzea baldin bada, Internet zentzuaren legeak aldatzen legoke, hau da, norabidea zein xedea aldatzen. Gutenberg ereduaren arabera abiatzeko burututako literaturaren azken hatsa dugu aurrez aurre, azken bostehun urteotan gure kultura gehienbat baldintzatu duen ereduaren hatsa. Zer gertatuko ote?

Galdera honi erantzuna eta are gehiago, hemen.

 Ferrero

Jesus Ferrero

markos zapiain
markos zapiain dio:
2010/02/19 21:16

Idoia Zenarruzabeitia eta Markel Olano ere bai, barka

markos zapiain
markos zapiain dio:
2010/02/20 03:41

Goitik behera sinesten dizut, Amatiño, besterik ez genuen behar, eta eskerrik asko erantzuteagatik.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2010/02/19 19:34

Amatiño, Don Quijote eta Emma Bovary bezain galdua ibiltzen nauzu EAJ barruko botere-borrokak ulertu guran.

Hurbilago duzunez, interesgarri litzaidake jakitea zeini ikusten diozun aukera gehien gaur Sustatuk aipaturiko 7 lehendakarigai jeltzale posibleen artean: Ibarretxe, Izaskun eta Jose Luis Bilbao, Ortuzar, Egibar, Erkoreka eta Bildarratz.

Oso litzateke ulergarria noski erantzun nahi ez izatea.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/02/20 02:29

"Oso litzateke ulergarria noski erantzun nahi ez izatea" aipatu horretan zegok segurutik kakoa. Alegia, hire ustez, nik bi aukera zeuzkat: erantzun nahia eta erantzun nahirik eza. Antza denez, hik nahiago nonbait nik erantzutea baina, eskuzabal haizenez gero, gertu hago nere erantzun nahi ez izatea ulertzeko. Eskerrik asko Markos, baina gutxienez beste hirugarren aukera bat ere bazegok: ezta ideiarik ez izatea.

Eta, hik sinetsi ala ez, ez zeukat batere ideiarik ere, ez diat Sustaturik irakurri eta ez nauk horretan pentsatzen hasi ere. Eta pentsatzeari ekinez gero ere, ez diat uste hik baino errazago asma nezakeenik. Eta esango deuat zergatik.

Galdera balitzok hik aipatu guzti horietarik nor izango ote litzatekeen, nere ustez, herri-hauteskundeetan irabazteko aukerarik gehien lezakeena, agian erantzuna errazagoa litzatekek, nik batere daturik ez daukadan arren gizartean hainbat inkesta zegok-eta, nahi duenak non aztertu izan dezan.

Baina galdera baduk EAJk bere barne-hauteskundeetan (batzokiz batzoki eta lurraldez lurralde) nor hautatuko ote duen hainbat hilabeteko prozesu luzeegiaren ostean... ezta hurrik eman ere.

Hik ere barrena bi aukera dauzkak. Sinetsi ala ez. Eta "oso ulergarri litzateke noski sinetsi nahi ez izatea".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: