Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Zapicoren "annus mirabilis"a

2010/02/16

2009an sari-izendapen ugari, Angulemarako beka eta argitalpen bat izan ditu

Zapicoren "annus mirabilis"a - Gehiago irakurri

“Euskalherriaren erakusgarria”

2010/02/15

Datorren ostegunean Athletic-ek "Euskadi" izenaz jokatuko du, San Mamesen, Anderlechten aurka. Ez da aurrenengo aldiz izango, 2004-2005 denboraldiko UEFAko sailkapenetan ere lelo berbera jarri baitzuen elastikoan. Orduan ez zen iskanbilarik falta izan, diru publikoak beste helbururen bat behar zuelakoan. Oraingoan, berriz, gauzarik normalena bailitzan gertatu da.

“Euskalherriaren erakusgarria” - Gehiago irakurri

Ipod-arentzat sounddock bat erostekotan?

2010/02/15

ETBko lagun Iñaki Olanori esker, pare bat astetan gadget batzuk izan ditugu, Teknoflash mikrosaiorako. Gero txostena egin dugunez, hemen nik frogatutako tresnak:

Ipod-arentzat sounddock bat erostekotan? - Gehiago irakurri

Europa guztia Donostiara begira

2010/02/14

Zapaterok gidatzen (sic) duen gobernuari tokatu zaio 2010eko lehen seihileko honetan Europar Batasuneko presidentzia. Eta horregatik 30 bilkura egingo omen dira Espainiako Erreinuko herrialde ezberdinetan. Lehiakortasunari buruzkoa Donostian egin zen.

Europa guztia Donostiara begira - Gehiago irakurri

Let’s get relative

2010/02/13

Etorkizuna elektrikoa izango omen da. Hauxe da azken bolada honetan hitzetik hortzera dabilen leloa. Eta segurutik horrela izango da, baina inork ez duena horren zehatz esaten zera da: nondik atera behar ote dugun elektrizitatea, ze elektrizitatea ez baitago naturan, ez dago potzu edo armairu ezkuturen batean gordeta.

Let’s get relative - Gehiago irakurri

Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro)

2010/02/13

Gogoratu daigun, gure gurasuak (aittitta amamak, gaztienen kasuan) oso txarto pasau zebela umetan erderaz ez jakitziangaittik. Benetako lotsia. Eta, hain zuzen be, horixe izan zan arrazoia euretako batzu, erderaz ikasi besain laster, euskeria betiko baztartzeko, umetako trauma ha ahaztu nahixan.

Nere umiak ez daki erderaz (eta ni harro) - Gehiago irakurri

Kartak Iwo Jimatik

2010/02/12

"Cartas desde Iwo Jima" Clint Eastwood-en pelikularen eta "Cartas desde Iwo Jima del general Kuribayashi" Kumiko Kakehashiren liburuaren irakurketa konparatua egitera noa. Gehiago oinarritzen da pelikulan, liburuan baino, behingoagatik esan baitezaket nahiago dudala pelikula liburua baino, liburua jeneralarekin maiteminduegi egoteagatik beharbada. Zergatik da pertinentea lan hau hemen agertzea edo nola sinestarazi diet hala dela Volgako gainerako kideei? Fikzioak historia eta zuzendariaren ikuspuntua kontatzeko, errealitatea oinarri, erabili dituen estrategiak azalduko nituela esanez; errealitatetik tresna dramatikoak atereaz, fikzioa errealitatean txertatuz historia hobeto azaltzeko… Eta espero dut emaitzak izango duela horretatik.

Kartak Iwo Jimatik - Gehiago irakurri

Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez

2010/02/12

Trentoko Kontziliorarte (1563) Nafarroan ohikoa bezain legezkoa omen zen ezkontza zibila. Elkarri eskua eman, elkarri fedea agindu eta kitto: “Nic Diego de Zufia ematen drauzut neure fedea zuri María Miguel ez verçe emazteric egiteco”. Eta, ondoren, Mari-Migelek: “Alaver nic Mari-Miguel ematen drauzut zuri Diego neure fedea ene senarçat eta ez verçe senarric egitecoz zu bayci". Ezin esan gero formula polita ez zenik.

Diegok Mari-Migel jo ote zuen ala ez - Gehiago irakurri