Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Chupón

Chupón

Elena Laka 2010/03/21 23:23

Arrazoia daukate diotenek seme-alabengatik sekula pentsatuko ez zenuken gauzak egiten dituzula. Nik zapatuan Athleticen partida adi-adi entzun behar izan nuen Bizkaia Irratian.

Nire semeek deskubritu dute Athleticak jokatzen badu eta kotxean baldin bagoaz, Bizkaia Irratiko erretrasmisio grinatsua entzutea dela planik onena. Ipintzen dugu irratia ozen, eta adi-adi joaten gara partida entzuten. Esatariak (Ramon ez-dakit-zer) partida bizi egiten du, eta ia bere izerdia ateratzen zaigu irrati aparailutik.

Joan zen larunbatean ere entzun genuen. Ez galdetu zeinen kontra, mila aldiz esan zidaten, mila aldiz ahazten zait. Hasieratik hasi zen esataria futbol zelaitik, sutsu Athleticen alde, arbitroaren kontra. Semeei barregura ematen zien emaitza esaten zuenean, "bat eta bapez", edo hamabigarren jokalaria ematen zuenean, "ezin da hutsik egin".

Bizkaiera batuan kontatzen ziharduen, ni horretan fijatzen nintzen, "itxi egin dautse pasatzen", "jokalariagaz joan da", txukun eta ondo. Gustora entzuten zen.

Halako batean zelaian zegoen esataria estudioetan zegoenarekin hasi zen berbetan, gol baten ez dakit zer zertzelada komentatzeko. Eta bietako bati atera zitzaion jokalari bati buruzko iritzia: chupón!.

Klaro, pentsatu nuen nik, zelan esaten da "chupón" euskaraz? Nik behintzat ez nuke jakingo zelan adierazi futbolista bat "chupón" bat dela. Gure umeek ere horrela esaten dute: txupoi bat da.

Hizkuntzan adituok: behar dugun jerga eta lagunarteko hizkera horretarako iradokizun bat. "Chupón" esateko hitz bat behar dugu.

 

 

Luistxo
Luistxo dio:
2010/03/22 11:15

Esatari hori nik kazetaritzan ezagutu dudan tipo profesional eta jatorrenetakoa da, Ramon Basaldua bermeotarra. Zure kintakoa, Elena.

Elena
Elena dio:
2010/03/22 13:03

Gure kintakoa, Luis :-) Eskerrik asko informazioarengatik. Ramon Basalduarengaitik, besteak beste, gure seme txikiak kirol esatari izan nahi du handitan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.