Eibar Donostiatik, Donostia Eibartik baino urrunago
Aspaldiko lagun donostiar batekin elkarrizketa pribatu bat Facebooketik.
- zmz el corte inglesa jaja oso ondo dagola esan diate! XD
- Donostiako Corteinglesa baino hobia behintzat bada :p
Nahi dozunian etorri ikustera, eta hartuko dogu zeozer hortik! :-)- jaja haraino e naiz ni jarto jungo jajaj oso urruti do! (...) jaja nahi dzunen etorri zeu ta zerbait hartzen degu!!
- eibartik donostiara eta donostiatik eibarrera distantzia bera dago...
Hori uste nuen nik. Baina, bai zera! Google Maps orojakintsuari galdetu diot, eta hara:
Argazkiak.org | Eibar-Donostia / Donostia-Eibar © cc-by-sa: josu
Nire lagunak arrazoi! Urrunago dago Eibar Donostiatik, Donostia Eibartik baino. 4,5 kilometro urrunago, 3 minutuko diferentzia autoz. Ikaragarria!
Egia ere bada batera zein bestera joan ondoren, itzuli ere egin beharra dagoela, eta beraz, joan-etorriaren distantzia ez da aldatzen:
Eibar - Donostia - Eibar = Donostia - Eibar - Donostia
Baina, Google maps-en bitxikeria alde batera, jarrera honek demostratzen du Eibarren gogaitzen gaituen zerbait: badirudi hiriburuak beti daudela hurbilago. Periferia gara gu.
donostizentrismoari STOP!
gora probintzia, tolosatik eibarreraño!