Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zelako sareak halako enpresak

Zelako sareak halako enpresak

Amatiño 2010/03/19 22:00
David de Ugartek zera gogorazten digu, alegia: izar antzera zentru bakarreko sare erradialak goitik beherako enpresa handi-mandiak sortarazi zituela, geroxeago lekuan lekuko sare-multzo bilduek han-hemenkako enpresa txikiagoak eragin zituen bezalaxe eta, aurrerantzean, Internetek bideratuko sare banatuak oraindik ere sumatu baino ez diren enpresa-mota berriak sustatuko dituela, "filé" izenez bataiatutakoak, besteak beste.

Gure garaiotako nortasun-ereduei adi-adi begira,  hona non aurkitu dugun gizarte-ekonomiazko antolaketa-mota berria: filé delakoa. Filés: democracia económica en el siglo de las redes deritza David de Ugartek egiten digun  ekarri bakun honi. Egilea, jatorriz digitala, inondik ere alegiazkoa ez dena, gaztelaniazko Interneten zein gizarte-sareen ikerkuntzaren aitzindarietakoa da, gaur egun, itxuraz behintzat, India Elektronikoen Elkartearen altzoan eroso samar bizi  dena

Sarri eman izan da tresneria teknologikoek mendez mende sortarazi izan dituzten esamolde eta literatura-genero ezberdinen berri, moldiztegiak, errotatibak, zinematografoak, telebistak zein informatikak erakarritako moldeen berri esaterako, hurrenez hurren. Eta aipatu ere aipatu izan da, zelako teknologiek halako adierazpideak eragin izan zituzten legez, sare-eredu ezberdinek ere beste hainbat antolaketa-molde erakarri ahal izango dituztela.

Izan ere, izar antzeko ardatz bakarreko sarea Frantziako Iraultzak erakarri zuen estatu jakobinoaren arketipoa den bezala, hainbat ardatzetako sare-sistema anitz samarrak suspertu zuen eskualdekako aginte, erakunde eta botere-banaketa. Eta, zentzu berean edo, Interneten ildotik indarrean jartzen ari den sare banatuak beste era bateko harreman-esparrua eragingo duela berandu baino lehen,  oraindik ere han-hemenka zabaltzen hasi baino ez den arren.

red

Gauzak honela, eta enpresa-motei dagokienez hain zuzen, David de Ugartek zera gogorazten digu, alegia: izar antzera zentru bakarreko sare erradialak goitik beherako enpresa handi-mandiak sortarazi zituela,  geroxeago lekuan lekuko sare-multzo bilduek han-hemenkako enpresa txikiagoak eragin zituen bezalaxe eta, aurrerantzean,  Internetek bideratuko sare banatuak oraindik ere sumatu baino ez diren enpresa-mota berriak sustatuko dituela, Ugarte berak filé izenez bataiatu dituenak. besteak beste.

David de Ugartek burutu duen definizioari jaramonik egingo badiogu: la filé es, de todas las materializaciones del nuevo mundo distribuido, la más radical, la más sencilla, la que más debe a todas las demás. Es hija del software libre, de la blogsfera, del ciberactivismo, de las comunidades virtuales, de la globalización de los pequeños. La filé es un modo de vivir que permite a los hackers, a los bricoleurs, a los libertarios, seguir siéndolo y hacerse mayores. Dejar un legado. De conocimiento, sí, pero también de mapas, los mapas del nuevo mundo, los que se trazan no para describir lo inamovible, sino para ser construidos por personas y habitados por sus vidas

Dena den, filé delakoa enpresa-molde berria baino askoz ere gehiago omen da: reúne, en sus características principales, todos los elementos de nuestra época: nace de la experiencia de la socialización en comunidades virtuales, es transnacional y reivindica nuevas formas de democracia económica que, a su vez, la emparentan con el tradicional movimiento cooperativo.

David de Ugartek buru-belarri aztertu du kooperatibismoaren nondik norakoa eta nabarmen asko aitortzen du oraingo honetan haratago joan nahi dela: No se trata, ni mucho menos, de desdeñar las tradiciones y valores del movimiento cooperativo. Durante siglo y medio ha sido la demostración viva de que, aun bajo el industrialismo, es posible organizar de otra manera la producción, poniendo las personas en el centro. Pero la sociedad de las redes distribuidas puede ir más allá.

Zer gerta ere, filé enpresa-molde berri honek ez omen du nonahi eta edonorentzat balio ahal izango: Del mismo modo que hace treinta años la perspectiva no era un País Vasco articulado en torno a las cooperativas de Mondragón, aunque ya se podría entrever un potencial económico inmenso, el mundo de 2019 seguramente no será un mundo articulado en filés, sino un mundo con filé.

                               David

                                                                               David de Ugarte

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: