Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Neskendako litxarreriak (II)

Neskendako litxarreriak (II)

Leire Narbaiza 2010/03/17 12:20
Sorpresarik sorpresa nabil.

Artikulua idatzi eta hurrengo egunean okindegira joan, eta ez nuen aurkitutu, bada, "prinzesas" izeneko litxarreria poltsa arrosa bat


Argazkiak.org | aurretik © cc-by-sa: txargain

Printzesa, printzearekin!


Argazkiak.org | printzesendako patatak © cc-by-sa: txargain

Bitxiak oparitzen ditu, eta Unicef ere aipatu!


Argazkiak.org | arrosak © cc-by-sa: txargain

Enpresa berekoak dira produktu biak. Mutikoendako ez dut ezer topatu bere web-ean. Zergatik ote espezifikotasun hau? Inork azal lizadake? Nik ez dut aditzen!

etiketak: more
Jone Arroitajauregi
Jone Arroitajauregi dio:
2010/03/18 09:36

Baina lasai, umiek ez dute arazorik! Nere semeak denboraldi baten litxarreri konkretu hau erosten jardun du, bertan ataratzen diren eraztunak erabili ahal izateko. (Heredia Montoia peto-peto bat zirudien bere "diamante" itzelekin).

Eguz
Eguz dio:
2010/03/22 14:47

Gure semea ere poz-pozik ibili zan lehengo astean egun oso bat goiko Printzesa horietan irtendako belarritako arrosak ipinita (belarriak mindu arte) Alabak, ostera, ez du printzesekin zerikusia duen ezer nahi.

leire
leire dio:
2010/03/22 12:35

Aupa, Jone! seme diamantezalia, orduan! Zure erantzunak poztu nau. Seme lolailo horrek neska/mutil barreria apurtu dau. Nik hori espero neban aspaldittik, gauzak hain dirigiduta ez egotia. Nre inguruan beti izan dittut mutillak umetan kopiñekin olgetan ibiltzen ziranak, eta neskak Olentzerori autobursa eskarzen zetsenak, normaltasunez. Nere eritxixan, anormala da gaur egun hainbeste markatzia koloriak, erropak eta abarra. Askotan aurrera juan biharrian atzera goiazela pentsatzen dot! Ondo segi, wapa!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua