Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Satorrak baino lurperago (Pedro Alberdi, 2000)

2010/10/11

Atzeratuta ditudan liburuak berreskuratzeko ahaleginetan jarraitzen dut. Oraingoan 2000. urteko lan bat izan da, Pedro Alberdi eibartarrak idatzitako saiakera liburua: Satorrak baino lurperago.

Satorrak baino lurperago (Pedro Alberdi, 2000) - Gehiago irakurri

Loreak moztu osteko usaina

2010/10/10

Zine-aretoan sartu baino ordu erdi lehenago autoz nindoala, Begoña del Tesok aurreratu zidan bere iritzia Euskadi Irratiaz: “Ez da nere gustuko, film faltsua da, baina jendeari gustatuko zaio eta nik ulertzen dut zergatik gustatuko zaion”. Pelikula ikusi ostean konturatu nintzen --aurretik sumatzen nuenez-- ni “jendea” naizena baina ezin ulertu ordea zergatik gure Begoñak faltsutzat jotzen duen filma eta zergatik besteoi gustatu behar zaigun berari gustatzen ez zaiona.

Loreak moztu osteko usaina - Gehiago irakurri

Maritxu Aranberri, gure lehengusina, argentinar euskaldunen bideoan

2010/10/10

Aste honetan sarean ibili den gaietako bat: Argentinako euskaldunen inguruko bideo dokumentala. Eta horixe ikusten, gure senide bat aurkitu dut dokumentalean: Maritxu Aranberri, gerra ostean Eibartik Argentinara joan eta 98 urterekin aurten hil den lehengusina.

Maritxu Aranberri, gure lehengusina, argentinar euskaldunen bideoan - Gehiago irakurri

Balio erantsi bila

2010/10/08

Krisialdia dela-eta, enpresa pribatuen mozkin-murrizketaz hitz egin ohi da erruz, baina ez garai onei zerizkien dirulaguntzei esker jardun izan duten kultura-ekintzen egoera larriaz. Laguntza publikoen murrizketa publikoa da; enpresen esponsorizazio-mozketa, aldiz, pribatua. Makina bat kultura-ekimen mortalak jasaten ari da, isil-isilik.

Balio erantsi bila - Gehiago irakurri

Carlos Totorika jaun-andrearen eskutik...

2010/10/08

Extremeñuen kartela elebiz ikusi nebanian, poza hartu neban: "¡Joño! !Gauzak aldatzen doiazak ba!". Halan be, itzulpena irakorri nebanian... hori zan hori. Gaztelerazkua be ipiñi dot, bestela ixa eziñezkua da gauza batzu ulertzia. Batez be kartelan amaiera aldera (emoten dabenez, itzultzaillia nekatzen hasitta edo...).

Carlos Totorika jaun-andrearen eskutik... - Gehiago irakurri

Eibarko memoria historikoa (sic)

2010/10/07

Eibarko udalak aurkezpen eguna izan zuen herenegun: Eibarko Memoria Historikoa jasotzeko plana aurkeztu zuen. Tira, memoria historikoa jasotzen urteak daramatzagu Eibarren. Are gehiago, esango nuke gerraren inguruko memoria jaso nahi dutela oraingoan, eta ez Eibarko memoria historikoa.

Eibarko memoria historikoa (sic) - Gehiago irakurri

Europako txapelduna

2010/10/06

Atzo, Europako "The Final of the Innovation Good Practice Competition" erabaki zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Azkenean Gasteizko Ega Master enpresak irabazi zuen eta Iñaki Garmendia zuzendari-kudeatzaileak saria jaso. Ordubete geroago, foro berberean, Gasteizko Olabide Ikastolak Europako EFQM Enpresa-Bikaintasun Saria eskuratu zuen. Inor ez zen, ordea, konturatu, Iñaki Garmendia gaztea Olabide Ikastolako ikasle-ohia zenik. Kasualitate hutsa ote?

Europako txapelduna - Gehiago irakurri