Sega ikastaroa
Oier Gorosabel
2010/12/11 09:30
Lagun batzu Argentinara juan dira hango indigenekin biharra egittera. Bedarra ebateko motosegadorak erabiltzen dittuez, eta hau benetako arazua da erregai eta konponketetarako dirua falta danian. Hori konpontzeko segak eruan zittuezen, baiña hanguak matxete modura erabillitta segiduan apurtzen zittuezen. Hori dala ta, segalarixen bideoren bat eskatu zeskuen, hanguak teknikia ikasteko. Baiña ganorazko bideorik ez genduan topau: ez zan ondo ikusten, azalpenik ez noski... azkenian onena geuk egittia zala erabagi genduan. Horretara, kaletar ezjakin bat hartu eta basarrittar batekin ipiñi genduan segan ikasten. Hortik urtendako bideua da hau.
Beste "ekoizpenen" artian txukun-xamarra geratu jakula-eta, Lekeittioko Euskal Zinema eta Bideo Billerara aurkeztia okurridu jakun, erdi katxondeuan. ¡Baitta eurak aukeratu be! Guretako sorpresia izan zan, eta nahikua sari genkan onartuta izate hutsakin (kontuan hartuta hor ibiltzen dirazen figurak; ikusi palmaresa).
Argentinakuei buruz gehixago jakitzeko: Mamen Maeztu eta Eneko Landaburun proiektu barrixak Opaybo
izena daka.
Hori dok bedar lorriñe egin duana, gure aittitte zanak burue altzauko baleu! izengo juan zer atxekixaue.Zeozetan bazuan hortxe segan zuan ba! teorixan dakixana praktikau eta ikesiko dok zuzen egiten. Ah! hurrengo kapituluen segie zelan pikau erakutsi biher heunke nik neuk faltan botaten juat segie piketan baserritarrak ataraten juen tiki-taka hotsa entzutie