Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Baikortasuna eta ilusioa

Baikortasuna eta ilusioa

Leire Narbaiza 2010/12/12 00:00
Bideo itzela!

Gari Araolazari facebook-etik hartu nion bideo hau. Zatika ikusi nuen, izan ere, oso luzea da, eta ordenagailuaren aurrean gaitz egiten zait luzaroan bideoak ikustea. Hala ere, hemen txertatzea erabaki nuen ia bigarren minututik!

Hasiera-hasieran nahiko astuna dela dirudien arren, gutxira barre pila bat egin nituen, egiak oso era errealista eta zuzenean dioelako, eta bera xelebrea delako, bere adierazteko modua, batez ere. Eibarko zaharrek esango luketen moduan: famosua, gizoná.

Bene-benetan merezi du. Dioena egia da, nire ustez. Ia guztia behintzat. Zuek esango duzue zer iruditu zaizuen, baina ezin didazue ukatu irribarrea, ilusioa eta baikortasuna ez direnik munduaren motorra!! Lastima, gaztelaniaz egotea....

Disfruta ezazue!!!

Emilio Duró - Optimismo e Ilusión from Ivan Torres Ramon on Vimeo.

etiketak: Txargainen, bideoak, berde
leire
leire dio:
2010/12/12 17:45

Asko gustau jatan ikusi nebanian zure facebooken. Bihgarrena ikusi neban, eta ostean lehenengua. Bixak merezi dabe, zelan berotzen dan ikusten dalako. Mundiala da! Eta esaten dittuan ixa gauza guztiak, egixa! Milla esker, Gari

leire
leire dio:
2010/12/12 18:06

Ez desta post-a editatzen lagatzen; hortaz, hamen 2. bidiuan loturia jarri dot, zuek disfrutatzeko: http://vimeo.com/12579154 Gozaizue!!

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2010/12/12 17:37

Eskerrik asko Leire! Neri lagunen batek pasatu zidan, ez dakit ziur nork.

Hau lehenengo bideoa da, hitzaldiaren hasierakoa. Nik bigarrena jarri nuen, ze gizonak berotze tarte bat behar du animoso hitz egiteko. Ahal baduzu jarri bigarrena, gantxoa, eta gustatzen bazaizue gero entzun lehenengoa ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua