Blogak
"Amarauna: auzoa eraikitzen" egitasmoa prest
2011/03/26Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 14ra arte.
Elkarri begiak ikusteko nazioarteko topaketa
2011/03/25Asteazkenetik larunbatera bitartean Barakaldoko Erakustazokan (BEC) eratzen ari da Ferroforma. Koloniakoarekin batera (txandaka, bi urtetik behin), Bilboko hau da munduko burdindegi eta brikolaje topaketarik garrantzitsuena. Hogeita bederatzi herrialdetako 567 enpresa bildu dira euren ekoizpenik esanguratsuenen berri emateko eta bertatik bertara azaltzeko.
Hitanoa - Ikastaroa Eibarren
2011/03/24Badihardugu Elkarteak hika ikasteko eta praktikatzeko ikastaroa emango du maiatzean Eibarren. Izen-ematea astelehenean hasiko da. Ikastaroa maiatzean, 10 orduz. Benga, animatu!
Gipuzkoaren hirugarren ardatza
2011/03/24Errepide-mapak kontakatilu samarrak gertatu ohi dira, errepide berriak egin ahala eraberritzen ez baldin badira berehala zaharkituak geratzen dira-eta. Honelako zerbait gertatu zaio Gipuzkoako Aldundiak argitara eman berri duen errepide-mapari, azken urteotan nahiko ondo dagoen bidea marraztea ahaztu baitzaio. Edo, behar bada, ahaztu nahi izan du, "Gipuzkoako biribilgunea"ri darion leloa ez izorratzearren.
Errua, lobby nuklearrarena
2011/03/23Eusko Jaurlaritzak 2002an burutu zuen Energia Eolikoaren Lurralde Egitasmoak 2010erako 624 MW indarrean jartzea zuen helburu. Epea amaitu baino urtebete geroago, haize-errotek eragindako indarra 153,5 MW besterik ez da, uste zenaren %25 baino ez. Baina, hori bai, hemen denok gara antinuklearrak, energia fosilen aurkakoak eta berriztagarrien aldekoak. Gora gu eta gutarrak.
